Ana Revenga

Espainiako ekonomialaria (1963-)

Ana Leonor Revenga Shanklin (Espainia, 1963ko apirilaren 1a) Espainiako ekonomialaria da. Munduko Bankuan lan egin zuen eta BBVA Mikrofinantzak Fundazioaren Patronatuko kide, ISEAK Fundazioaren patronatuko lehendakari eta EsadeEcPolen Aholku Batzorde Teknikoko kidea da.

Ana Revenga

Bizitza
Jaiotza1963ko apirilaren 1a (61 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaWellesley College (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Genevako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria
Enplegatzailea(k)Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Georgetowngo Unibertsitatea
Center for Economic and Policy Research (en) Itzuli
Nazioarteko I seminarioa

Biografia aldatu

Ekonomia eta Matematikan graduatu zen Wellesley College (AEB) Unibertsitatean eta Ekonomiako doktore-tesia Harvardeko Unibertsitatean egin zuen. Ondoren, Genevako (Suitza) Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatera joan zen, eta han Giza Eskubideen Ziurtagiria lortu zuen.[1]

Ibilbide profesionala aldatu

Bere ibilbidearen hasieran Espainiako Bankuaren Ikerketa Sailean lan egin zuen eta Moneta eta Finantza Ikasketen Zentroan irakasle. Ondoren, 1995eko Munduko Garapen Txostenean (Mundu integratuko langileak) eta 2006ko Munduko Garapen Txostenean (Ekitatea eta garapena) lagundu zuen. 2012ko Munduko Garapen Txostenean (Genero-berdintasuna eta garapena) zuzendarikidea izan zen. Hainbat gairi buruzko lanak argitaratu ditu, besteak beste, pobrezia, desberdintasuna, produktibitate eta enplegua sortzea, hazkunde inklusiboa eta kanpo-merkataritza.[2]

2017. urteko abendura arte, Munduko Bankuaren Taldeko ekonomialari laguntzaile nagusia izan zen, eta aurretik Munduko Bankuko Ekitate eta Pobrezia Praktikaren zuzendari globala. Bere 27 urteko ibilbidean, Munduko Bankuan kargu tekniko eta zuzendaritzako ugari izan zituen Asian, Pazifikoan, Europan, Erdialdeko Asian, Latinoamerikan eta Karibean.[3]Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (ELGA) aditua ere bada.[2] 2011n, hauxe esan zion EFE agentziari:

"Emakumeak politikan parte hartzea tresna ahaltsua da genero-berdintasuna sustatzeko... Emakume bat presidente izateak hesi garrantzitsu bat hausten du, emakumeak jarrera hori hartzeko duen gaitasuna erakusten baitu, eta, gainera, diseinatzen ari diren politika-motetan eragiten du, eta, funtsezko zerbait, etorkizuneko belaunaldien helburuetan eragiten du... Genero-berdintasunak onura ekonomikoak eta hazkunde-onurak dakartza garatu nahi duten herrialdeetan... Emakumea gizonarengana hurbiltzen da etxetik kanpo lan egindako ordu kopuruan, baina ez ditu etxe barruan lan egindako orduak murrizten".[4][5]

 
Nazioarteko I. seminarioa, Pobrezia bako mundua. Ana Revenga (ezkerrean)

Beste lan batzuk hauexek dira: 2018an, Brookings Institutioneko ikertzaile seniorra eta Georgetowneko Unibertsitateko irakasle asoziatua, EsadeEcPoleko (Center for Economic Policy) Kontseilu Tekniko Aholkulariko kidea, 2020ko martxotik BBVAko kontseilari independentea, BBVA Microfinantza Fundazioaren patronatuko kidea eta ISEAK (Iniciative for social economic analysis and knowledge) patronatuko lehendakaria.[6][7][8][9]

Erreferentziak aldatu

 

Kanpo estekak aldatu