Ana Mato
politikari espainiarra
Ana Mato Adrover (Madril, Espainia, 1959ko irailaren 24a -) Espainiako politikaria da eta osasun ministroa izan zen 2014ra arte.
Biografia aldatu
1959ko irailaren 24an jaio zen, Madrilen. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatu zen. Jorge Verstringeren laguntzarekin politikan hasi zen 1983an[1].
2014ko urri eta azaroan, ebolaren krisiagatik kritika ugari jaso zituen, baina Gürtel aferan ustez izandako inplikazioak dimisioa ematera behartu zuen[1]. Horrela, 2014ko azaroaren 26an, Ruz epaileak ez zuen Mato inputatu, baina Gürtel sareak Jesus Sepulveda senarrari emandako opariekin aberastu zela uste zuen eta ondorioz, dimisioa eman zuen[2].
Ikus gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b «Ana Mato, osasun erreformaren eta ebola krisiaren ministroa», EiTB, 2014-11-26
- ↑ «Ana Matok dimisioa eman du, epaileak Gurtel auzian nahasi eta gero», EiTB, 2014-11-26