Ana Casares

atleta espainiarra

Ana Casares Polo (Iruñea, 1971ko ekainaren 21a) nafar atleta ohi eta entrenatzailea da.[1] Duatloiak eta triatloiak egin ditu, baita zenbait maratoi ere. 2008 urtean Donostiako maratoia eta Behobia-Donostia lasterketa irabazi zituen.

Ana Casares
Bizitza
JaiotzaIruñea1971ko ekainaren 21a (52 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktriatleta, maratoilaria eta futbolaria
Altuera167 zentimetro

Twitter: anacasarespolo IAAF: 14261863 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Txikitatik kirola bere jolas- eta dibertsio-iturria izan da. Futbolari izatearekin amets egiten zuen, baina hori ezinezkoa zen nesken talderik ez zegoen urteetan. 12 urterekin, Gorputz Hezkuntzako irakasleak eskolan atletismoa egitera animatu zuen eta horrela pista probetan zein krosean Iruña Atletikoarekin lehiatu izan du hainbat urtez.

Unibertsitateko urteak heldu zirenean, ikasketei lehentasuna emateko lehiaketa uztea erabaki zuen, baina Alpicat taldean futbolari izateko ametsa bete zuen.

1994an Gorputz Hezkuntzako lizentziatura amaitu eta Iruñera itzuli zen irakasle gisa lan egitera. Berriro entrenatzen hasi zen eta 1995eko irailean lehen triatloian parte hartzera animatu zen. Esperientzia berria gustatu zitzaion eta hortik aurrera hasi zen triatleta ibilbidea.

2000. urtean neguko triatloiko eta duatloiko Espainiako txapelduna izan zen. Eta nazioarteko probetako top 10en sartu zen. Lan askorekin, irmotasunez eta familiaren laguntzaz bere helburuak lortu zituen.

2002. urtean bizitzak erakutsi zion dena zerbaitengatik gertatzen dela eta egoera zailak direla gehien hazten gaituztenak. Lana, energia eta ilusioa galdu zituen, baina patuak alaitasunik handiena ekarri zion: familia.

2002an jaio zen bere lehen semea. Bere karrera profesionala geldiarazi behar zuela uste bazuen ere, pizgarririk handiena izan zen, eta triatleta profesional gisa sei ironman osatzea eta maratoiko Espainiako txapelduna izatea lortu zuen.

Bere ustez, pertsonek eta bizitzak amets asko lortzeko gai garela erakusten digute, eta saiatzeko inoiz ez dela berandu. Horregatik,“Mamá Triatleta” liburua idatzi zuen 2012an bere bizi-esperientzia kontatzeko, Liburu hau ama, hiru seme-alaba, familia eta ametsak lortzeko egunero lan egiten duten guztientzako omenaldia da.

Ikasketak aldatu

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna. INEFC Lleidan
  • Coaching Pertsonal eta Exekutiboa. ACSTHASESCO Coaching Prestakuntza Integraleko Eskolan (EF)
  • Gaur egun, Psikologia ikasten ari da UNED-en

Ibilbide profesionala aldatu

  • 1994- 2000: Ntra Señora del Huerto ikastetxeko Gorputz Hezkuntzako irakaslea.
  • 2000-2002: Eguesibarko Udaleko kirol teknikaria.
  • 2004-2009: Triatloi Eskolako irakaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
  • 2006-2015: Triatloiko entrenatzaile-ikastaroetako irakaslea. Nafarroako Triatloi Federazioan.
  • 2017: Talde motibatuak sortzeko estrategien hezitzailea. Nafarroako Futbol Federazioan.
  • 2016-2018: Ohitura osasungarriak irakasten ditu hobeto bizi eta lan egiteko, INAP Marketin Klubean
  • 2017-2018: Ohitura osasungarrien eta gazteen ahaleginaren balioaren hezitzailea. Marc Ferrer Formentera BHI, Esports i Valors programan.
  • 2018tik aurrera: AC Training-eko zuzendaria, entrenamendu pertsonalean eta coachingean aritzen den enpresa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu