Amsterdam Berria (nederlanderaz: Nieuw Amsterdam; ingelesez: New Amsterdam) XVII. mendean Hudson ibaiadarrean kokatutako herbeheretar gotorleku bat izan zen. Ipar Amerikako Herbehere Berriak kolonietako zati zen, eta gerora New York hiriaren sorlekua bilakatuko zen.

Amsterdam Berria 1664an.

1625ean Mendebaldeko Indietako Herbeheretar Konpainiak sortu zuen, Manhattan uhartearen hegoaldeko muturrean, izan ere, hura Hudson haranera joateko ibaiaren kokaleku estrategikoa zen.

Ipar Amerikako herbeheretar kokaleku handiena bilakatu eta 1664. urtera arte Herbehereen esku egon zen, urte hartan Ingalaterrako Erresumaren eskuetara igaroz. 1673an herbeheretarrek denbora laburrez berreskuratu zuten, baina 1674an Westminsterreko Akordioaren ondorioz behin betiko ingeles eskuetan gelditu zen. Hauek kokalekua "New York" izenez berrizendatu zuten.

Kanpo estekak aldatu