Amigdalitis

Amigdalen hantura, bereziki ahosabaikoena

Amigdalitis (zintzurmin edo anginak ere deitua) eztarriko amigdalen hantura da. Populazioan oso zabaldutako gaitza da, nahiz eta haurtzaroa den intzidentzia handieneko garaia eta helduarora iristean gutxituz doan.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amigdalitis
Deskribapena
Motaupper respiratory tract disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateafamilia-medikuntza, infektologia
Otorrinolaringologia
Sintoma(k)hantura
hotzikara
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakAzitromizina, cefdinir (en) Itzuli, dirithromycin (en) Itzuli, Klaritromizina, ceftibuten (en) Itzuli, cefpodoxime proxetil (en) Itzuli, penicillin v (en) Itzuli, Ibuprofeno, klindamizina, cefpodoxime (en) Itzuli, (E)-cefprozil (en) Itzuli, cefdinir (en) Itzuli, cefaclor (en) Itzuli eta cefditoren pivoxil (en) Itzuli
Identifikatzaileak
DiseasesDB13165
MedlinePlus001043
eMedicine001043
MeSHD014069
Disease Ontology IDDOID:10456

Amigdaletan linfozito asko pilatzen dira (B linfozitoak). Gogoratu linfozito horiek immunitate-sistemaren funtsezko elementuak direla, antigorputzak sortzen dituztelako.

Etiologia aldatu

Bakterioak eta birusak izan ohi dira amigdalitisaren eragileak. Birusak dira gaitzaren eragile patogeno nagusiak (adenobirusak, errinobirusak, gripearen birusa, Epstein-Barr birusa, influenza birusa...). Bakterioen artean, Streptococcus pyogenes da garrantzitsuena, amigdalitis guztien laurdena sortzen baitu.

Sintoma klinikoak aldatu

Kutsapena gaixoarekin kontaktu zuzena edukitzerakoan gertatzen da (musuak, eztula edo doministikuaren aerosolak inhalatuz...) edo fomiteen bidez.

Sintoma ohikoenak honako hauek dira:

Tratamendua aldatu

Diagnostiko zehatza egitea ezinbestekoa da tratamendu egokia ezartzeko, mikrobio eragilearen arabera ezberdina izango baita. Birus batek sortzen badu alferrik da antibiotikoak erabiltzea. Kasu honetan sintomak arintzera zuzendu behar da tratamendua (parazetamola erabiliz, esate baterako).

Streptococcus pyogenes bakterioa mikrobio eragilea bada, aldiz, tratamendu antibiotikoak emaitza onak ematen ditu. Penizilina edo eritromizina dira aukerakoak. Tratamendu antibiotikoa bukatu behar da (8-10 egun), hobekuntza egon arren. Gaizki tratatutako amigdalitis bakteriarrak ondorio larriak ekar ditzake, sukar erreumatikoa, eskarlatina edo glomerulonefritis akutua, adibidez.

Amigdaletako infekzio errepikorrak amigdalen erauzketarekin (kirurgiaren bidez) konpondu ohi dira, amigdalektomia izeneko ebakuntza eginez.

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu