Ames proba substantzia bat potentzialki minbizi sortzailea den jakiteko egiten den froga da. Merkatura irten orduko, sintetizatu berria den edozein produktu, medikamentu, substantzia kimiko, kosmetiko... ezaugarri minbizi sortzaileak dituzten edo ez jakiteko egiten den froga da.

Produktu minbizi sortzaileek mutazioak sortzen dituztenez, potentzialitate mutagenikoa aztertzen da froga honekin. Froga hau aztertu nahi den produktu kimikoak Salmonella typhimurim bakterioetan mutazioak sortzeko duen gaitasunean oinarritzen da. Bakterio hauek histidina aminoazidoa sintetizatzeko gai ez direlako aukeratzen dira. Beraz, histidina gabeko hazkuntza medioan jartzean, ezin dira hazi eta ez dituzte koloniak sortuko.

Gibel estraktu batekin batera ontzi batean ereiten dira bakterioak. Estraktu honek minbizi sortzaileen aktibazio metabolikorako beharrezko entzimak ditu. Aztertzen ari garen produktu kimikoa minbizi sortzailea bada, hau da, mutagenoa, kultibo horretako bakterio batzuetan histidinaren genea alteratua izateko aukera handiak egongo dira eta bakterio batzuk histidinaren gene funtzionala berreskuratuko dute mutazioz. Egoera honetan hazten diren bakteria kolonia kopuruak, substantzia baten gaitasun mutagenikoaren berri emango digu.

Froga honen sentsibilitatea handitu asmoz, DNAren konponketa mekanismoetan akatsak dituzten bakterioak erabiltzen dira. Honela, mutazioak hobeto nabarituko baitira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu