Ameriko Vespuzio[1][2] —jatorriz, italieraz: Amerigo di Vespucci NAF[/a.m'e.ɾi.ɡo di ves.p'ut.t͡ʃi/]— (Florentzia, 1454ko martxoaren 9a - Sevilla, Espainia, 1512ko otsailaren 22a) italiar jatorriko esploratzaile, merkatari eta kosmografoa izan zen, Mundu Berrirako bi bidaietan gutxienez parte hartu zuena, gaur egun bere omenez Amerika izenpean ezagutzen dugun kontinentera hain zuzen.

Ameriko Vespuzio

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1454ko martxoaren 9a
Herrialdea Florentziako Errepublika
HeriotzaSevilla1512ko otsailaren 22a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: malaria
Familia
Ezkontidea(k)Maria Cerezo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, merkataria, kartografoa eta idazlea
Graduaamiral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Find a Grave: 11358913 Edit the value on Wikidata

Sevillako Kontratazio Etxean oso eginkizun garrantzitsuak bete zituen, eta bertan pilotu nagusi izendatu zuten 1508-an. Hala ere fama bereganatu zuen bere bi obren argitalpenaren ondorioz: Mundus Novus (1503) eta Soderini Gutuna edo Lettera(1505), zeinetan Amerikako Aurkikuntzan eta kontinente berriaren identifikazioan jokatu zuen paper garrantzitsua azpimarratzen den. Arrazoi honengatik Martín Waldseermüller-ek bere Universalis Cosmographia mapan «Amerika» izena jarri zion Mundu Berriari bere omenez. Bidaia hauen kontakizunak, askotan fantasia eta kontraesanez beterik daudelarik, Ameriko Vespuzio Esplorazioaren Aroko pertsonaia polemikoetarikoa bihurtu dute.

Biografia aldatu

Florentzia aldatu

Dibisen trukean espezializatua zegoen Nastagio Vespucci notario florentziarraren eta Lisa di Giovanni Mini-ren hirugarren semea izan zen. Bere aitonaren izena jarri zioten 1468. urtean hil zena. Aitaren aldeko osaba, Giorgio Antonio Vespucci fraide domingotarra izan zen, Lorenzo Medici “el Magnífico”, Giovanni Pico della Mirandola eta Toscanelli geografoaren laguna zenak, Amerikoren hezkuntzataz arduratu zen.

Giorgiok, Florentziako aristokraten semeentzat eskola bat sortu zuen haren San Markos-eko konbentuan, baita liburu bilduma garrantzitsu bat eman zuen 1450. urtean. Bertan Ameriko eta beste gazteek geografia, kosmografia eta astronomia ikasi zuten Aristoteles, Ptolomeo eta Estrabonen lan eta idazkien bitartez, baita latinez irakurtzen eta idazten ere klasikoen irakurketaren bidez. Amerikok zaletasun handia zuen Dante, Virgilio eta Petrarca-ren obrengatik, eta seguruenik Marco Polo-ren bidaiei buruzko liburuak ere irakurri zituen. Honetaz gain, erligio katolikoaren sinesmenarekiko zuen eszeptizismoa idatzirik utzi zuen Amerikok.

1478. urtean Pazzi familiarrek Juliano Medici hiltzeko ahalegina egin zuten, eta arrakastarik gabeko konspirazio honek, Medici familia, Sixto IV Aita-Santuaren aurka jartzea eragin zuen, eta honen ondorioz Florentzia eta Napoles-en arteko guda. Lorenzo Medici-k orduan erabaki zuen aliatua zen Luis XI errearen gortera enbaxadore bidali zuen Guiadantino Vespuzio, monarka frantsesak Napolesi guda deklaratzeko, eta gizon honekin batera orduan 24 urte zituen Ameriko Vespuziok lagundu zuen, gaur egun ezezaguna den egiteko batekin. 1480. urtean berriz ere Florentziara bueltatu ziren  Napoles eta aitasantutzarekin bakea sinatu ostean. Ameriko Vespuzioren aita 1482. urtean hil zen, Girolamo Savonarola fraidearen de salaketa eta judizio moralek garrantzia hartzen zuten garaian hain zuzen. Testamentuaren arabera, Ameriko izan zen familiaren finantzak kudeatzen zituena.

Florentzian alaba bat izan zuen bere emaztea ez zen emakume batekin. Beren berri jakin zen Espainiatik bidalitako eskutiz baten bidez:

Dime cómo está tu hija y la madre, y cierta mujer llamada Francesca. A todas mil recuerdos. Quisiera saber si la Lisandra está bien. No porque la quiera, sino por saber si está viva o muerta. Ella tiene una pobre idea de mí, y yo peor de ella. Muchos recuerdos a todos en casa de Lorenzo, y especialmente al maestro Giacomo, el zapatero.

Sevilla aldatu

1489an Lorenzo di Pierfrancesco di Medici-k Sevillan zuen agente komertziala kaleratu zuen eta Amerikori ordezko bat bilatzea agintarazi zion, berak aukeratutakoa Juanoto Berardi florentziar enpresaria izan zen. Garai hartan Isabel eta Fernando, Gaztela eta Aragoiko erregeak Granadako Erreinu Nazariaren errekonkista bukatzear zuten. 1491. urtean Ameriko Juanoto Berardiren agente bezala joan zen lanera, zein esklabuen salerosketa eta itsasontziak hornitu eta armatzeaz arduratzen baitzen. Berardi Kristobal Kolonen Mundu Berriko bidaietarako prestauntzetako inbertsore eta azpikontratatzaile bezala aritu zen ere eta honen bitartez Vespuzio eta Kolon ezagutu eta lagun egin ziren.

Kolon bere bigarren bidaiatik itzuli zen 1499an, eta 1498an berriz itsasoratu zen hirugarrenera Indietara, azkenik 1499.urtean atxilotua izan zen Hispaniola uhartean, eta honela amaiera eman zitzaion Indietarako bidaien monopolio kolonbinoari. Ordutik aurrera, baimen asko eman ziren bidaiatzeko, esploraziorako eta aberastasunak lortzeko Mundu Berrian. Vespuzio, lehenengo bidaian ontziratu zen Alonso de Ojeda-k zuzendutako bidaian 1499an gaur eguneko Venezuelako kostaldera hain zuzen. Bidai honetatik gaixorik bueltatu zen, baina berekin 14 perla ekarri zituen, baikoitza 1 000 dukat-engatik.

Testu batzuen arabera 1497 eta 1498-99 beste espedizio batean parte hartu izan zuela dioten arren, historialarien arabera bidai hau inoiz existitu ez zela berretsi dute.

Portugal aldatu

1500 amaiera eta 1501. amaieran Vespuzio Lisboara joan zen bizitzera, non espedizio portugaldar batean itsasoratu baitzen. Sevilla uztearen arrazoia oraindik ez dago argi eta historialarien artean eztabaidak piztu izan dituen gaia izan da. Vespuzioren bertsoaren arabera, Portugal-eko erregearen gonbidapen bat jaso zuelako joan zen bertara. Beste batzuen arabera, Gaztelako koroaren espioitza maniobra bat izango litzateke, eta azkeneko teoriaren arabera, 1499an Gaztelan sortutako xenofobiaren gorakadak eragindako aldaketa izan zen, erregeek, kanpotarrak Indietara bidaiatzeko debekua ezarri zuten eta.

Portugalen egindako Mundu Berrirako espedizio hau ondo dokumentatuta zegoen, nahiz eta honen asmoa zein izan zen ondo ez jakin. Amerikoren papera batez ere komertziala izatea zen, nahiz eta gero berak idatzi izan zuen “mundua ikusteko” eta bere jakin-nahia asetzeko egin zuela bidaia hau. Itsasontzian Lisboara inolako irabazirik gabe itzuli ziren.

Soderinirentzako eskutitzean edo Lettera izeneko dokumentuan Vespuziok portugaleko itsasontzietan egindako beste bidaia baten berri ematen du 1503-1504 urte bitartean, Gonçalo Coelho lider bezala zeraman beste espedizio batekin antzekotasun handia daukana. Hala ere historialariak ez datoz guztiz ados ia Vespuziok bertan parte hartu zuen ala ez.

Espainiara buelta aldatu

Vespuzio Sevillara bueltatu zen 1502an eta 1505ean Maria Cerezo izeneko emakume batekin ezkondu zen, Gonzalo Fernandez de Cordoba-ren alaba  zena. 1504 eta 1505 urte bitartean Paris eta Florentzian Mundus Novus eta Soderini Gutuna  izeneko obrak argitaratu ziren, bertan Vespuziok egindako ustezko bidaien kontaketa azaltzen dena, eta italiarrari munduan famatua izatea eragin zutena hain zuzen.

Garai honetan Isabel I.a Gaztelakoa hil egin zen, eta bere senar Fernandok, Gaztela eta Aragoiko regentzia bere gain hartu zuen bere alaba eta oinordekoaren izenean, Juana I.a Gaztelakoa, geroago “Eroa” ezizenarekin ezagutuko zena. Vespuzio Gaztelako koroarentzat hasi zen lan egiten eta 1505ean “Gaztela eta Leongo erresumako” biztanle bezala izan zen onartua:

Doña Juana, por la gracia de Dios, (...) Por hacer bien y merced a vos Amerigo Vezpuche, florentín, acatando vuestra fidelidad é algunos vuestros buenos servicios que me habéis fecho, é espero me haréis de aquí adelante, por la presente vos hago natural destos mis reinos de Castilla y de León, é para que podáis haber é hayéis cualesquier oficios públicos Reales é concejales, que vos fueren dados é encomendados, é para que podáis gozar é gocéis de todas las buenas honras é gracias é mercedes, franquezas é libertades, exenciones, preeminencias, prerrogativas e inmunidades (...)

Fernando erregeak Vicente Yanez Pinzon-i mendebaldetik Espezieria irletara edo Moluka irletara heltzeko igarobide bat bilatzea agindu zion, Bizkaian eraiki ziren itsasontzi flota txiki batekin, eta  Vespuzio izan zen bidai honetan abiatu behar ziren itsasontzien horniduraz arduratu zena eta honetaz gain ontzi hauetako baten kapitain izendatu zuten.

Sevillako kontratazio etxea.

Hala ere, bidaia hau ez zen inoiz burutu, Fernando eta bere alabaren senarra zen Felipe I. Gaztelakoaren arteko gatazken ondorioz. 1506. urte inguruan Sevillako Kontratazio Etxeko ezinbesteko pertsonaia bihurtu zen Vepuzio, Indietara joaten ziren espedizioak antolatu eta hornituz.

 
Sevillako Kontratazio Etxea

Pilotu nagusi bezala, bere soldata 75 000 marabedi-koa zen urte bakoitzeko, honekin ondorioztatu daiteke diruduna zela, baina ez luxuzko bizitza bat izateko bezain beste. Bere etxean bi morroi zuri eta bost esklabu beltz zituen.

Ameriko Vespuzio 1512ko otsailaren 22an hil zen. Bere testamentuan zeukan gehiengoa bere Sevillako emazteari utzi zion eta hortik zati txiki bat Florentzian zeukan amari. Testamentu horretan San Miguel elizan lurperatzeko eskakizuna egin zuen, eta hau posiblea izango ez balitz San Frantziskoko konbentuko elizan. Azkenean San Miguel elizan izan zen lurperatua, bere emazteak (Maria Cerezo) panteoia zuen tokian hain zuzen. Gaur egun bere hilobia Ognissanti elizan dago, Florentzian.

Bidaien kontaketak eta Vespuzio aldatu

Ameriko Vespuziok idatzitako edo bere izenpean argitaratutako hainbat testu kontserbatu dira, batez ere  Mundu Berrirako esplorazioen gorabeherei buruz hitz egiten zutenak. Historialari askok idatzi hauek erabili zituzten bidai hauen datak, ibilbidea, Vespuzioren parte hartzea eta errealitatea datu faltsuetatik banatzeko. Honek kontraesan asko eragin ditu, Vespuzioren parte hartzea bi bidaietan bakarrik izan zelakoa defendatzen dutenak, eta sei bidai egin zituelako ustearen artean, historialariak tartean ez dira ados jartzen.

Felipe Fernandez-Armestok esan zuenaren arabera, obra hauek ez dira iturri historiko bat bezala hartu behar, literatura autobiografiko bezala baizik, honegatik idatzi hauek subjektiboak izango litezte, xede propagandistikoarekin eta askotan errealitate eta fikzioaren arteko mugak urratuz.

Gaur egunerarte mantendu diren testuak sei dira eta hauetan Vespuzioren bidaiak kontatzen dira (errealak edo faltsuak izan arren), eta hauetako lau bere nagusia izan zen Lorenzo di Pierfrancesco de Medici-ri zuzenduak ziren. Guztiak eskutitzak dira, publikoki argitaratuak izan zirenak ere. Ordena kronologikoan ditugu:

  1. Sevillatik Pierfrancescori bidalitako gutuna 1500. urteko Uztailaren 18an, bertan “bi karabela” gaztelauetan 1499-1500 urte bitartean egindako espedizio baten kontaketarekin.
  2. Cabo Verde-tik bidalitako eskuz idatzitako eskutitza Pierfrancescori, 1501eko ekainaren 14ean. 1827.urtean aurkitu eta argitaratu zen. Bertan espedizio portuges baten berri ematen da, honen buru Pedro Alvares Cabral izanda.
  3. Hirugarren eskutiza Pierfrancescori, (hau ere eskuz idatzia) Lisboatik, 1502an, nahiz eta 1789 auritu eta argitaratu zuten. “Carta de Lisboa” izenpean da ezaguna.
  4. Parisen 1504an argitaratutako Mundus Novus eskutitza, latinez. Bertan aipatutako eskutitzen kontaketak agertzen dira eta arinago gertatutako beste baten berri ematen da, 1497an egindakoa. Testu hau oso ospetsua egin zen eta hainbat hizkuntzatara izan zen itzulia.
  5. Italieraz idatzitako eskuzkribu baten zatiak, datarik gabeak. Roberto Ridolfik aurkitu eta argitaratu zuen 1937an, honegatik Fragmento Ridolfi edo Carta fragmentaria izena hartu zuen.
  6. 1505.urtean Florentzian argitaratutako ezkutitza Lettera di Amerigo Vespucci delle isole nuovamente trovate in quatro suoi viaggi (Carta de Américo Vespucio sobre las islas recientemente descubiertas en sus cuatro viajes), edo Lettera izenarekin laburtua. Mundus Novus eskutitzean aipatutako hiru bidaietaz gain beste bat gehitzen da honetan.


Mundus Novus aldatu

1503an Parisen Mundus Novus izeneko latinezko obra bat agertu zen, “Albericus Vespuccius” izeneko italiar baten eskutizaren laburpen bat zirudien, Lisboatik bidali zen Lorenzo de Pierfrancesco de Medici-ri zuzendua.

Argitaratzean izan zuen arrakastak eragin zuen latinez beste edizio batzuk egitea Venezia, Augsburgo eta Erroman (1504an) eta geroago Nurenberg, Estrasburgo, Rostock Kolonia eta Anberesen. Mundus Novus hainbat hizkuntzatara izan zen itzulia: alemaniera, nederlandera eta txekierara, baina ez gaztelerara. 1507an Fracanzio de Montalbodok italierara itzuli zuen eta bere obrari Paesi novamente retrovati et Novo Mondo da Alberico Vesputio florentino intitulato izena jarri zion. Azken bertsio hau hain famatua izan zen non Archangelo Madrignanok berriz latinera itzuli baitzuen eta baita Milanen argitaratu ere 1508an.

Mundus Novus obran Vespuziok 1501ean hiru itsasontzi portugaldarretan egindako bidaiaren kontaketa egiten da, zuzenak diren datuekin baina modu korapilatsuan idatzita. Cabo Verdeko eskutitzean idatzi zuenaren antzera, honetan  esploratutako kostaldea kontinentearen zati bat zela baieztatu zuen, ez irlak eta kontinenteari buruz dio:

«más densamente poblado (...) que nuestra Europa o Asia o África» y que es lícito llamarlo "Novum Mondum" (Nuevo Mundo). Cannibalism in the New World, from Vespucci.

Lana Amerikok Lorenzori 1501 eta 1502an Cabo Verden eta Lisboan idatzitako benetako gutunetan oinarrituta dagoela dirudi, hurrenez hurren, edertasunak, albiste sentsazionalistak eta kontraesan esanguratsuak sartzen dituzten hirugarrenen edizioekin nahastuta. Adibidez, indigenen gorputz ederrak eta bizitza sexual aktiboa zehazten ditu, beste 300 jan zituen gizon bat ezagutu zuela dio eta Lurreko paradisua bera egondako lurretatik gertu egon beharko zela baieztatzen du. Amaiera aldera, lanak, Vespuciok, aurretik, Gaztelako erregearen agindupean "mendebalderantz" egin zituen bi bidaia aipatzen ditu, zehazten ez duena. Bi ontzirekin beste espedizio bat prestatzen ari dela ere iragarri du.

"Jocundus" izeneko edizioko paragrafo batean, Giovanni del Giocondoren abizenetik eratorria, (bere itzultzailea izan zena), latitudea izarren posizioan oinarrituz zehaztea "ausardia sakrilego" bat dela esaten da, dokumentuaren zati hau idatzi zuenaren kontzepzio dogmatiko-erlijiosoa eta Vesouziok prekonzitatutako nabigazio astronomikoko teknikei buruz duen ezjakintasuna nabarmenduz.

 
Kanibalismoa Mundu berrian


Soderini Gutuna edo Lettera aldatu

Seigarren gutuna, Lettera, Lau Bidaiak edo Soderini Gutuna izenburu ezberdinak izan zituena, lehen aldiz 1505ean inprimatu zen, edo beharbada 1504aren amaieran, italieraz. Martin Waldseemüllerrek latinez argitaratu zuen 1507an. Gutuna, Lisboatik bidali zen, 1504ko Irailaren10ean (edo Irailaren 4an, bertsioen arabera), Florentziako estatuburuari zuzendua, garai hartan, Piero Soderinik betetako kargua. Analisi filologikoak oinarri bezala hartuta, badirudi eskuizkribuak Letteraren edizio inprimatuak baino lehenagokoak izan litezkeela historialarien arabera. Gutunak lau bidaia transatlantiko kontatzen ditu lehen pertsonan, sentsazionalismo handiko gertaera ugarirekin; zehazki:

  1. Lau ontzirekin egindako espedizioa, Fernando Gaztelakoa erregeak baimenduta; Cadizetik 1497ko maiatzaren 10ean abiatu eta 1498 edo 1499an itzuli zen.
  2. Gaztelako espedizioa hiru ontzirekin; Cadizetik 1499ko maiatzaren 16an irten eta irailaren 8an itzuli zen.
     
    "Lettera di Amerigo Vespucci delle isole nuovament trovate in quattro suoi viaggi" edo Soderini Gutunaren azalaren errekreazioa.
  3. Portugalgo espedizioa hiru ontzirekin; Lisboatik 1501eko maiatzaren 10ean irten eta Sierra Leona eta Las Azoresetik 1502ko irailaren 7an itzuli zen.
  4. Portugaldar espedizioa sei ontzirekin "Melacca" aldera; 1503ko maiatzaren 10ean abiatu zen Cabo Verde eta Sierra Leona uharteetatik eta 1504ko ekainaren 18an itzuli zen."Lettera di Amerigo Vespucci delle isole nuovament trovate in quattro suoi viaggi" edo Soderini Gutunaren azalaren errekreazioa.

Pohle historialariak argudiatzen duenez, Amerikok ezin izan zion gutun hau Soderiniri idatzi, izan ere Vespuzio familiako kideak Piero Soderini magistratuarekin etsaituta baitzeuden, bera hiltzeko konplot batean inplikatuta egotearekin batera. Vespuzioren iloba eta ikaslea, Giovanni Vespuzio, konspiratzaileen artean zegoen. Eskutitza Kolonen lau bidaien ikusgarritasuna gainditzeko izan zen idatzia. Vespuzioren lehen bidaia 1497an hasi zela zioen idatziak, Amerikori Mundu berriko masa kontinentala zapaltzen lehen europar titulua eman ziona, Kolon baino urtebete lehenago.

Hala ere, Letterako atal ezberdinetan, Vespuzio ustez portura itzulitako egunean gatazka bat nabari daiteke: paragrafo batek 1498ko urriaren 8an aipatzen du, beste batek, berriz, hilabete bereko 18ra lekualdatzen du eta hirugarren batek, berriz, urtebete beranduago, 1499ko urriaren 1ean. Obran kontatzen den bigarren bidaia, 1499an gertatu zena, denboran zehar Vespuziok Gaztelako banderapean parte hartu zuen errege enpresarekin bat dator. Era berean, hirugarrena 1501ean egin zuen benetako bidaia portugaldarra da. Aitzitik, iritzi banaketa dago Vespuziok 1503ko Portugalgo espedizioan parte hartu zuen ala ez. Letteraren lehen testuek, akats linguistiko handiak dituzte, eta hau harritzekoa da, izan ere Vespuziok, pribilegiozko hezkuntza izan zuen gaztea zenean beraz hau ez legoke bere izaerarekin bat etorriko. Egia esan — dio Pohlek —, bere erredaktoreek el

ementu fantastiko ugari gehitu eta deskribatu zituzten florentziarraren esplorazioen fabrikazioetan, irakurleengan are jakin-min handiagoa sortzeko eta salmentak handitzeko, etsigarriak izan arren. Vespuzio berak ordea Lorenzori bidalitako gutunak nahiko hotzak eta objektiboak ziren. Henry Harrissek oso bestelako azalpena eman zuen hizkuntza akatsei erreferentzia eginez. Haren arabera, Vespuziok gaztelaniaz edo portugesez idatzi zuen bere jatorrizko kontakizuna. Gerora, jatorrizko hizkuntza menperatzen ez zuen norbaitek itzuli zuen obra italierara eta honegatik egongo litezke hainbeste akats. Azken teoria hau geroagoko azterketa linguistikoengatik izan da berretsia.

Lettera ez zen inoiz Espainian argitaratu, ezta Portugalen ere, beharbada, bertako biztanleria benetako historiaren jakituna zelako, eta italiar edizioak ez zuen, dirudienez, arrakasta komertzial handirik izan. Aldiz, Martin Waldseemüllerrek argitaratutako latinezko bertsioa azkar zabaldu zen Europan zehar. 1509an Estrasburgon alemanerako itzulpen bat argitaratu zen eta 1532an Letteraren latinezko testua Simon Grynaeusek Basilean argitaratutako lan kosmografikoan sartu zen. Italierara eginiko itzulpen partzial bat Venezian 1550ean argitaratutako Navigationi et Viaggiren bilduma monumentalean sartu zen.

Laburbilduz, eskutitz hauek, Vespuzio, Mundu Berriaren zati kontinentalean (ez irletan) lehorreratzen lehen europarraren rol-ean ere kokatzen dute, Kolon baino urtebete lehenago. Hala ere ez dago guztiz argi hau egia izan zen ala ez.

Mundu berriaren izena aldatu

Atlantikoko ozeanoaren beste aldean esploratzaile europarrek “aurkitutako” irla eta lurrek hainbat izen ezberdin bereganatu zituzten hala nola “Indiak” edota “Antipodak”, humanista italiarren artean oso zabaldua zegoen bigarren izen hau, portugaldarrek Brasileko kostaldeari “Tierra de Santa Cruz” deitu zioten… 1504an Pedro Martir de Angleria-k “Mundu berria” izenarekin definitu zituen lurralde hauek, Vespuziok  bere Mundus Novus-aren antzera. Azken urteetan egindako ikerketen arabera, aurkitutako kostaldeak, uharte baten ordez, lur irmo edo kontinentala zela baieztatzeak, ez du esan nahi Vespuziok kontinente berri baten aurrean zegoela uste izatea, antzinatik ezagutzen ziren hiru kontinenteetatik ezberdina zena, ziur aski, lur berriak Asiako hedadura bat zirela uste izan zuen Vespuziok. Ameriko Hegoaldeko gurutzea konstelazioa aurkitzen.

 
Ameriko Hegoaldeko gurutzea konstelazioa aurkitzen.

Hala ere, Lorrenako Saint-Dié-des-Vosges abadiako inprimategian, zenbait editorek lan egiten zuten, eta txundituta geratu ziren Vespuzioren abenturak kontatzen zituzten  zituzten lettera eta Mundus Novus irakurtzean. Beraz, Cosmographiae Introductio izeneko tratatu txiki baten forman ezagutaraztea erabaki zuten, Letteraren latinerako itzulpen batekin batera, Quattuor Americi navigationes (Amerikoren Lau Bidaiak) izenburupean, eta panfleto baten forman argitaratzea. 1507ko apirilaren 25ean atera ziren tailerretik lehen bi edizioak. Testuko IX. kapituluan, Mundu Berriaren izena Amerika izan beharko litzatekeela iradokitzen zen (femeninoa Europa, Asia eta Afrikaren analogiaz), AB Americo Inventore (...) quasi Americi terram sive Americam ("Amerikar aurkitzailea (...) Ameriko edo Amerikako lurra balitz bezala") bezala ezagutzen zuenaren omenez. Ez dakigu ziur zein izan zen izenaren asmatzailea. Gymnase Vosgien ("Vosgoen gimnasioa") elkarte kulturaleko kideak ziren Vautrin Lud, Nicolas Lud, Jean Basin, Mathias Ringmann eta Martin Waldseemüller. Adituek Ringmannen alde egiten dute, edo Jean Basin de Sandacourten alde, Mundus Novus latinerako itzultzailea.

Martin Waldseemüller, alemaniar humanista ospetsua eta kartografia irakaslea zen, eta lehen aipatu bezala Gymnase Vosgien taldeko marrazkilari eta proba zuzentzaile bezala aritzen zen. Universalis Cosmographia izeneko tamaina handiko horma-mapa batean inskribatu zuen Amerika izena.

Gaur egun aldatu

 
Ameriko Vespuzio "Amerika" esnatzen.

Ameriko Vespuzioren, gaur egun kontinente amerikarrak bere izena daramalako da gogoratua gaur egun. Soderini Gutunean edo letteran jasotako bidaia kontakizunen ondorioz, nahiz eta gaur egun bertan kontatutakoaren egiazkotasuna auzitan jartzen den. Brasilen lehorreratu zen bosgarren espedizio europarrean eta 1499-1500eko Ojedaren bidaiean parte hartu zuen, gaur egungo Venezuela bisitatu zuena, antza denez Vespuziok izendatu zuena. Teoria honen arabera, gaur egun Venezuelako golkoa bezala ezagutzen den honetan, Ojedaren tripulazioak, indigenek ur gainean eraikitako egurrezko zutabeen gainean eraikitako etxebizitzak ikusi zituenzituen. Etxebizitza hauek, Vespuziori Italiako Venezia hiria ekarri zioten gogora, eta honen ondorioz, Venezziola edo Venezuela (Venezia Txikia) izena eman zion herriari.

Vespuziok kosmografo bezala egindako lana ez da hain ospetsua. Golkoko itsaslasterra deskribatu zuen lehenetarikoa izan zen, aurretik Anton de Alaminosek aurkitua. Ilargi-zikloak eta planeta-juntagailuak aztertuz posizio-luzera estimatzeko metodo bat azaldu zuen. Esan da, halaber, lehena izan zela esaten Kolonek aurkituriko lur berriak ez zirela Asiakoak, baizik eta kontinente bereizia zirela, nahiz eta beste egile batzuek interpretazio oker hau uste duten, Vespuciori egotzitako idazkiek, "Mundu berria", erabat urez inguratua zegoenik sekula ez baitzuten baieztatu. Bere garaian kartografo ontzat hartua izan zen, baina gaur egun ez da bere mapa bakar bat ere kontserbatzen.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Arciniegas, Germán (2005) [1954]. América, 500 años de un nombre. Vida y época de Amerigo Vespucci. Colombia: Villegas Editores. ISBN 978-958-8160-31-3.
  • Bandini, Angelo María (1754). Vita e lettere di Amerigo Vespucci, gentiluomo fiorentino raccolte ed illustrate dall’abate Angelo Maria Bandini. Firenza: Stamperia all’insegna di Apollo.
  • Cazal, Manuel Ayres de (1817). Corografia Brazilica, Vol. I. Rio de Janeiro: s/d.
  • Cohen, Jonathan (1991). «The Naming of America: Vespucci's Good Name». The Encounters 7: 16-20.
  • Commissione Colombiana del quarto centenario della scoperta dell' America (1892). Raccolta dei Documenti e studi pubblicati dalla R. Commissione Colombiana del quarto centenario della scoperta dell' America, Parte III, Vol. I. Roma: s/d.
  • Espinosa, Antonio Vázquez de (1969). Compendio y descripción de las indias occidentales. Madrid: Ediciones Atlas.
  • Fernández-Armesto, Felipe (2006). Amerigo. The man who gave his name to America (en inglés). London: Weidenfeld & Nicolson.
  • Fernández de Navarrete, Martín (1954). Colección de viajes y descubrimientos, Vol. III. Madrid: s/d.
  • Formisano, Luciano (1992). Letters from a New World: Amerigo Vespucci's Discovery of America. New York: Marsilio Publishers.
  • Gandía, Enrique de (1991). Amérigo Vespucci y sus cinco viajes al Nuevo Mundo. Buenos Aires: Fundación Bank Boston.
  • — (1977). «Los enigmas del descubrimiento del Río de la Plata». Buenos Aires: Diario La Nación (17 de julio).
  • Harrisse, Henry (1892). The Discovery of North America. London: Henry Stevens.
  • Heinrich, Charles (1926). The Romance of the Name America. New York: Edición del autor.
  • Humboldt, Alexander von. Examen critique de l'histoire de la géographie du Nouveau Continent et des progrès de l'astronomie nautique aux quinzième et seizième siècles. París: s/d.
  • Laguarda Trías, Rolando (1987). «Pilotos portugueses en el Río de la Plata durante el siglo XVI». Lisboa: Revista da Universidade de Coimbra XXXIV (s/d).
  • Leite, Duarte (1931). «A Exploracao do Litoral do Brasil na Cartografía da Primeira Década do Seculo XVI». Historia da Colonizaçao Portuguesa do Brazil, Descobridores do Brasil. s/d: Oporto.
  • Lester, C. Edwards y Foster, Andrew (1903). The Life and Voyages of Americus Vespucius. New York: New Amsterdam Publishing.
  • Levillier, Roberto (1951). «Estudio preliminar». Vespucio, Américo, El Nuevo Mundo. Cartas relativas a sus viajes y descubrimientos. Buenos AIres: Editorial Nova.
  • Levillier, Roberto (1957). Mundus Novus. Ediciones Anales de la Universidad de Chile N° 3 Serie Verde.
  • — (1954). «New Light on Vespucci's Third Voyage: Evidence of His Route and Landfalls». London: Imago Mundi 11 (s/d).
  • Magnaghi, Alberto (1924). Amerigo Vespucci: studio critico, con speciale riguardo ad una nuova valutazione delle fonti. Roma: Istituto Cristoforo Colombo.
  • Marcou, Jules (1888). Nouvelles recherches sur l'origine du nom d'Amérique. París: Société de Géographie.
  • Markham, Clements R. (1894). «s/d». Vespuci, Amerigo, op. cit. London: s/d.
  • Ober, Frederick A. (1907). Amerigo Vespucci. London: Harper & Brothers Publishers.
  • Pohl, Frederick J. (1966). Amerigo Vespucci Pilot Major. New York: Octagon Books.
  • Romero, Fernando (1971). «Sailing By Caravel». s/d: Americas XXIII (s/d).
  • Thomas, Hugh (2003). El imperio español, de Colón a Magallanes. Barcelona, Editorial Planeta. ISBN 84-08-04951-8.
  • Varela, Consuelo (1988). Colón y los florentinos. Madrid: Alianza América. ISBN 84-206-4222-3.
  • Varnhagen, Francisco Adolpho (1927). Historia géral do Brasil, Vol. I. São Paulo: Melhoramentos.
  • Vignaud, Jean Henry (1917). Améric Vespuce. París: Leroux.
  • Wills, Garry (1992). Foreward. Letters From A New World. New York: Marsilio Publishers.

Kanpo estekak aldatu