Amerikako espainiar kolonizazioa

Amerikako espainiar kolonizazioa Espainiar Inperioak mendebaldeko hemisferioan izandako esplorazio, konkista, okupazio eta aginte politikoa izan zen. Espainiar conquistadorrek hasi eta erregeek bidalitako funtzionario eta misiliolariek prozesua sendotu zuten. 1492 eta 1898 artean iraun zuen hedapen kolonial honen helburu nagusiak etekin ekonomikoak ateratzea eta amerindiarren artean kristautasuna zabaltzea ziren[1].

Espainiar Inperioaren hedapen handiena Amerikan.
Gorriz: 1790eko hamarkadan Borboi leinuak zituen koloniak.
Arrosaz: Espainiak aldarrikatutako eskualdeak.
Purpuraz: 1580 eta 1640 artean espainiarren eskuetan izandako portugaldar koloniak .

1492an Kristobal Kolon lehendabizikoz heldu zenetik, Inperioa egungo Erdialdeko Amerikan, Karibeko uharteetan, Mexikon, Ipar Amerikako eskualde askotan eta mendebaldeko Hego Amerikan hedatu zen.[2][3] XIX. mendearen hasieran, bertoko matxinada iraultzaileek Amerikako espainiar kolonien gehienen independentzia lortu zuten, Kuba eta Puerto Rico izan ezik. Hauek 1898ko Espainiar-amerikar gerraren ondorioz galdu arren, espainiar eragin kulturalak kontinente osoan dirau.

Lurraldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. David A. Brading, The First America: The Spanish Monarchy, Creole Patriots, and the Liberal State, I492-1867 Cambridge: Cambridge University Press, 1993
  2. http://cvc.cervantes.es/obref/aih/pdf/03/aih_03_1_013.pdf Instituto Cervantes
  3. https://web.archive.org/web/20140903163707/http://www.padi.cat:8080/wayback/20080512023025/www.histocat.cat/pdf/catalans_al_canada.pdf Fundació d'Estudis Històrics de Catalunya

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.