American Gothic (Gotiko estatubatuarra) Grant Woodek 1930an egindako margolan ospetsua da. Chicagoko Arte Institutuan erakusten da. Lan hau herri kulturaren ikonoa bihurtu da.[1]

American Gothic
Jatorria
Sortzailea(k)Grant Wood
Sorrera-urtea1930
IzenburuaAmerican Gothic
MugimenduaRegionalism (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta beaverboard (en) Itzuli
Dimentsioak78 (altuera) × 65,3 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass61B112 eta 47I15(PITCHFORK)
Kokapena
LekuaChicagoko Arte Institutua
BildumaChicagoko Arte Institutua
Inbentarioa1930.934

Deskribapena aldatu

Lan honetan bikote bat ikusten dugu, lehen planoan margotuta. Atzean nekazal ingurko etxe gotikoa eta, ziuraski bihitegia ikusten dira. Gizonak sardea du eskuan, lan fisikoaren sinboloa. Emakumea zertxobait atzerago dago, gizonaren aldera begira. Bien jarrera hieratikoa, zurruna da. Dirudienez, irudi hauen bidez, Woodek emakumeen eta gizonen rol tradizionalak adierazi nahi zituen.

Errealitatean, bikotea ez zen benetako bikote: emakumea Nan Wood (1900-1990) zen, margolariaren arrea; gizona, Byron McKeeby (1867-1950), Cedar Rapids (Iowa) herriko aginlaria. Margolana egiteko ere ez ziren bildu, Woodek banan-banan margotu baitzituen.

 
Margolanean agertzen den etxearen benetako modeloa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu