Amebiasi

Hesteetako gaitza, amebek sortua eta batzuetan gibelari, giltzurrunei eta garunari eragiten diona

Amebiasia ameba batzuek (batez ere, Entamoeba histolytica) eragiten duten gaixotasun infekziosoa da, sintoma gastrointestinalak eta disenteria sortzen dituena [1]. Amebaren infekzioa sarritan asintomatikoa bada ere, batzuetan amebiosiak hesteetako kalteak eragiten ditu (ultzerak, esaterako) eta -horretaz gain- patogenoak hesteetatik odolera pasa dezake, eta beste organo batzuetara infekzioa hedatu.

Amebiasi
Deskribapena
Motaprotozoal dysentery (en) Itzuli, Amoebozoa infectious disease (en) Itzuli, parasitic protozoa infectious disease (en) Itzuli, waterborne disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Entamoeba histolytica
Sintoma(k)beherakoa, blood in stool (en) Itzuli, raspberry jelly stool (en) Itzuli, tripako mina, rectal tenesmus (en) Itzuli, hepatomegalia, pisu galera, letargia, Colonic ulcerations may predict steroid-refractory course in patients with ipilimumab-mediated enterocolitis (en) Itzuli
sukarra
Patogenoaren transmisioafecal–oral route (en) Itzuli
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Hemograma, Koprokultibo, optical microscopy (en) Itzuli, rectoscopy (en) Itzuli, kolonoskopia, ELISA, Immunofluoreszentzia
Polimerasaren kate-erreakzioa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakklorokina, paromomycin (en) Itzuli, metronidazol, emetine (en) Itzuli, minocycline (en) Itzuli, tinidazole (en) Itzuli, tilbroquinol (en) Itzuli, ornidazole (en) Itzuli, nifuratel (en) Itzuli eta doxiziklina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA06.9 eta A06
GNS-9-MK006 eta 006.9
DiseasesDB4304
MedlinePlus000298
eMedicine000298
MeSHD000562
Disease Ontology IDDOID:9181
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaitza ohikoagoa da herrialde tropikaletan eta higiene baldintza kaskarrak dituzten lurraldeetan. Mundu osoan 70.000 hildako inguru eragiten ditu urtero [2].

Infekzioa aldatu

Ameba patogenoak bi egoeretan egon daitezke: trofozoitoa (zelula aktiboa, elikatu eta erdibiditzearen bidez zatitzen dena) eta kistea (erresistentzia handiko zelula, latentzia forma bat dena). Mikrobio horien kisteak dira infektatzen dutenak. Kisteak irensten direnean, hesteetaraino iristen dira, eta trofozoito bihurtu. Azken honek gaitzaren sintomak sortzen ditu.

Gaitza gorotz-aho bidetik transmititzen da. Amebiosia duen gizabanako baten gorozkietan protozooaren kisteak daude. Gorozki horiek janariak edo ura kutsatzen baldin badute beste pertsona bat infektatu dezakete. Horregatik, saneamendu-sarea ahula eta eskasa duten lurralde tropikalak (edateko ura zein hondakin-urak arazten ez dituztenak), hirugarren mundukoak edo garapen bidean daudenak, dira amebiosi gehien sufritzen dituztenak (Afrika, India, Erdialdeko Amerika...) [3]

Sintoma klinikoak aldatu

Entamoeba histolyticaren infekzioa asintomatikoa da kasu gehienetan (%80-%90). Infektatutako gizabanako asintomatikoek, dena den, mikrobio patogenoaren eramaileak dira eta euren gorozkien bidez beste pertsona bat infektatu dezakete.

Ez dakigu zehatz-mehatz zergatik infektatutako pertsona askok ez dute gaitza garatzen, eta gutxi batzuek bai. Ziur aski immunitate-sistemaren egoerak, heste-floraren osaketak, eta norberaren sentikortasun genetikoak infekzioaren eboluzioa asko baldintzatzen dute.

Infekzioak sintomak sortzen dituenean, gastrointestinalak dira garrantzitsuenak: protozoo parasitoek hesteak kaltetzen dituzte, eta sabeleko mina, beherakoak eta disenteria eragiten ditu (beherako odoltsu eta mukitsuak).

Kasu larrienetan mikrobio patogenoak heste-mukosa zeharkatzen du eta odolera iristen da. Hortik organo ezberdinetara hedatzen da (gibela, biriketara, garunera...), ondorio larriak dakartzana. Gibela, bereziki, askotan kaltetzen da [4].

Diagnostikoa eta tratamendua aldatu

Gorozkien behaketa mikroskopikoak protozoo parasitoaren kisteak edo trofozoitoak agerian jartzen ditu. Azterketa horrek arreta handia eskatzen du, Entamoeba histolyticaren kisteak edo trofozoitoak beste ameba ez-kaltegarrienen antzekoak baitira.

Serologiaren bidez parasitoaren aurkako antigorputzak ere antzematen dira gaixoen odolean.

Tratamenduari dagokionez, ameben aurkako botiken ezarpenean datza (iodokinola, adibidez), kasu batzuetan metronidazol bezalako antibiotikoekin konbinatuta.


Erreferentziak aldatu

  1. WHO «Amoebiasis. Report of a WHO Expert Committee». World Health Organ Tech Rep Ser, 421, 1969, 1-52 orr. PMID 4978968
  2. WHO. Life in the 21st Century: a vision for all. The World Health Report 1998.. World Health Organization, Geneva, Switzerland, 1998
  3. Yates, J Traveler's diarrhea (ingelesez). Am Fam Physician, 2005 Jun 1; 71 (11), pp. 2095-2100
  4. Medline Plus, Amebiasis (gazteleraz)

Kanpo estekak aldatu