Amdo (tibeteraz: ཨ༌མདོ; txinera tradizionalez: 安多; pinyinez: Ānduō) Tibeteko hiru eskualde tradizionaletako bat da, beste biak Ü-Tsang eta Kham direlarik; 14. Dalai Lamaren jaiolekua ere bada. Amdok Machu ibaiatik (Ibai Horia) Drichu ibaiara (Yangtze ibaia) eskualde handia hartzen du. Historikoki, kulturalki eta etnikoki tibetar eremua izan bada ere, Amdok gobernu lokala izan du XVIII. mendearen erdialdetik eta Dalai Lamak ez du gobernatu eremu horretan garai hartatik. 1917tik 1928ra Amdo Ma Cliqueko Hui musulmanengatik okupatua izan zen. 1928an Ma Clique Kuomintangekin batu zen, eta 1928tik 1949ra bitarte Amdo asimilatua izan zen Qinghai probintziaren barruan, Kuomintangen Txinako Errepublikan. 1952an Txinako indar komunistek Kuomingtang eta tibetarrak garaitu zituzten eta eremuaren kontrola eureganatu zuten. 1958an Amdo Tibeteko probintzia gisa politikoki desagertarazi zuten.

Tibeteko hiru probintzia kulturalen mapa

Amdo historikoki monje budista (edo lamen) jaioterria izan da. Euren artean daude 14. Dalai Lama, 10. Panchen Lama eta Je Tsongkhapa erreformista handia.

Kanpo estekak aldatu