Amblin' 1968ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama laburmetrai film bat da. Spielbergen 35 mm-ko lehenbiziko filma izan zen. Laburmetraiak 26 minutu irauten ditu.

Amblin'
Jatorria
Argitaratze-data1968
IzenburuaAmblin'
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena26 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Malibu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Steven Spielberg
Gidoigilea(k)Steven Spielberg
Ekoizpena
EdizioaSteven Spielberg
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Lloyd
Argazki-zuzendariaAllen Daviau

IMDB: tt0064010 Filmaffinity: 795176 Allocine: 148203 Edit the value on Wikidata

1960ko hamarkadaren bigarren erdialdeko hippie kultur edo gazte mugimenduan girotua dago. Film honek Spielbergek sortu zuen Amblin Entertainment ekoiztetxeari izen eman zion.

Filmak isiltasuna errekurtso modura erabiltzen du, honi gitarra akustikoaren doinuak hasieratik amaieraraino lagunduz.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mutil eta neska gazte (Richard Levin eta Pamela McMyler) batzuk basamortuan ezagutu eta elkarrekin bidaiatzea erabakiko dute. Basamortutik abiatu eta Kaliforniako kostaldera autostop eginez bidaiatuko dute, baina berezitasun batekin, elkarri hitz egin gabe.

Neskak mutila hippie bat dela uste du eta harekiko erakarpena sortuko zaio, horregatik drogak probatzea eta lo-zakuan sexu harremanak izateaz irakokiko dio. Ondoren, bi gazteak hondartza paradisiko batera iritsi eta bertan mutilak surf taila batekin olatuetan barna ibiliko da, neskak une hori mutilaren gitarra kaxa arakatzeko aprobetxatuko du. Mutilak dituen objetuen artean hippiekin zerikusia duen ezer ez dagoela ikustean harengatik lilura galdu eta abandonatu egingo du.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu