Amatrice

udalerri italiako

Amatrice Italiako udalerria da. Rietiko probintzian kokatuta dago, Lazio eskualdean. 2.251 biztanle ditu, 174,4 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Amatrice
Amatrice
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
ProbintziaRietiko probintzia
Izen ofizialaAmatrice
Jatorrizko izenaAmatrice
Posta kodea02012
ISTAT kodea057002
HerriburuaAmatrice
Geografia
Koordenatuak42°37′46″N 13°17′18″E / 42.629381°N 13.288372°E / 42.629381; 13.288372
Map
Azalera174.4 km²
Altuera955 m
MugakideakAccumoli, Campotosto, Cittareale, Cortino, Crognaleto, Montereale, Rocca Santa Maria eta Valle Castellana
Demografia
Biztanleria2.251 (2023ko urtarrilaren 1a)
−249 (2018)
Dentsitatea12,91 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0746
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakOstia Antica (en) Itzuli, Montorio al Vomano, Potenza eta Ascoli Piceno
Katastro kodeaA258
Sailkapen sismikoa1 (Handia)
MatrikulaRI
comune.amatrice.rieti.it

Mugakideak aldatu

Amatricek honako udalerri hauekin egiten du muga:

Accumoli
Campotosto
Cittareale
Cortino
Crognaleto
Montereale
Rocca Santa Maria
Valle Castellana

Historia aldatu

Aurkikuntza arkeologikoek erakutsi dute Amatriceko eremuan gizakiak Historiaurretik bizi izan direla. Era berean Antzinako Erromako hainbat eraikin eta hilobi ere aurkitu dira. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketarekin batera Spoletoko dukerri lonbardiarraren esku geratu zen, eta Ascoliko comitatusean txertatu zen. Farfako abadetxearen 1012ko paperetan Matrice izenarekin agertzen da, Tronto eta Castellano ibaien konfluentzian.

1265an Manfredo Sizialiakoaren agintaldian Amatrice Napoliko Erresumaren parte bilakatu zen. Azken hau Anjou etxea konkistatu zuenean herria matxinatu zen, baina Karlos I.a Anjoukoak 1274an berriro konkistatu zuen. Hala ere universitas gisa autonomia minimoa mantendu zuen. XIV. eta XV. mendeetan Norcia, Arquata eta L'Aquilarekin gatazka konstantean egon zen, eta bere tropek Braccio da Montoneren setioan parte hartu zuten. Anjou etxea eta Aragoiko Erresumaren arteko Napoliko Erresumaren gaineko kontrolaren gerretan Amatricek Aragoiko Erresuma aukeratu zuen. 1529an Filiberto Chalonekoak herria erasotu zuen eta Alessandro Vitelliri eman zion herria.

Beranduago Orsini eta Medici familien esku egon zen, 1737ra arte. Italiaren unifikazioaren ostean Abruzzoren barnean kokatu zuten, eta 1927an Laziok anexionatu zuen.

1639ko lurrikarak kalte oso handiak eragin zituen. Baina 2016ko abuztuaren 24an beste lurrikara indartsu batek herria erdi suntsituta laga zuen.

Kultura aldatu

Herria famatua da bere amatriciana saltsagatik.

Kanpo estekak aldatu