Amaryllidaceae

Monokotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Liliazeoen antzekoak dira, baina obulutegia behekoa dute. Bere barnean lilipak eta beste 1.000 espezie inguru hartzen dituen Amaryllidaceae familia osatzen dute

Amarillidazeoak (Amaryllidaceae) Asparagales ordenako landare-familia bat dira. Landare belarkara eta bizikorrak dira, erraboildunak edo errizomadunak. Familiak 1.600 espezie inguru ditu, 73 generotan banatuak, eta mundu osoan banatuta dago. Hiru subfamiliatan banatuta dago: amarillidideoak (Amaryllidoideae), allioideoak (Allioideae) eta agapantoideoak (Agapanthoideae).

Amaryllidaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
Familia Amaryllidaceae
J.St.-Hil. nom. cons.
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakAmaryllidaceae alkaloids (en) Itzuli

Amarillidazeoek garrantzi ekonomikoa dute, baita kulturala ere. Espezie asko jangarriak dira (Allium generoa da garrantzitsuena: tipula [Allium cepe], baratxuria [Allium sativum], porrua [Allium ampeloprasum], tipulina [Allium schoenoprasum], eta abar). Allioideoek balio antiseptikoa dute, eta sendabelar gisa erabiltzen dira. Landare apaingarritzat erabiltzen diren espezieak ere ugariak dira, oso erabiliak lorategietan, hala nola nartzisoak (Narcissus sp.).

Generoak aldatu

Amaryllidoideae subfamiliako generoak (sinonimoak parentesi artean):

Allioideae subfamiliako generoak (sinonimoak parentesi artean):

Agapanthoideae subfamilia generobakarra da: Agapanthus L'Hér.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu