Amaorde

amatzat hartzen den emakumea

Amaordea, amaordekoa, ugazama edo amaizuna[1] amatzat hartzen den emakumea da.[2] Gizonezkoen baliokidea aitaordea da, hau da, aitaren edo amaren aurreko seme-alaben aita ez den amaren edo aitaren senar berria.

Antzinatean ohikoa zen, erditzen ziren emakumeen heriotza-tasa altuengatik eta haurrez arduratuko zen pertsona berri baten beharragatik, haurrak amaorde baten tutoretzapean haztea. Gaur egun, dibortzioen ugaritzearen ondorioz, amaordearen eta ama biologikoaren haurren bizitzan elkarbizitza gertatzen da. Familia berriari gaur egun familiaorde deitzen zaio.

Amaordearen irudi negatiboa amaordeek eta amaginarrebek maitagarrien ipuin askotan- Errauskine, Edurnezuri edota Hansel eta Gretel, adibidez- paper antagonikoa dutelako da, familiaren harmonia suntsitzen dutenak, eta amaren kontrakoa zirelako. Aldiz, oso gutxitan agertzen da aitaorde gaizto bat maitagarrien ipuinetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Euskaltzaindia. Amaorde. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.