Amalia Holst

idazle alemaniarra

Amalia Holst (bataio izenez Amalia von Justi; 1758ko otsailaren 10a -1829ko urtarrilaren 6a) idazle eta intelektual aleman eta feminista izan zen. Bere garaiko pedagogia sistemak aztertu eta kritikatu zituen, eta desafio egin zien Ilustrazio edo Argien Garaiko hainbat idazleri, besteak beste, Jean-Jacques Rousseauri. Garai hartan ez ziren asko pentsamolde honetako emakumezko asko, eta parekide bat aipatzearren, Mary Wollstonecraft[1] ingelesarekin alderatu daiteke Holst.

Amalia Holst
Bizitza
JaiotzaMecklenburg1758ko otsailaren 10a
HerrialdeaGrand Duchy of Mecklenburg-Schwerin
HeriotzaTeldau1829ko urtarrilaren 6a (70 urte) (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Bere bizialdian Holst ez zen bereziki ospetsua izan, baina bere pentsamendua zabaldu eta berrezagutu egin da bere lanak 1970eko hamarkadan berrargitaratu zirenez geroztik[2].

Pentsamendua aldatu

Amalia Holsten pentsamendu ildoa batik bat emakumezkoen hezkuntzaren inguruan garatu zen. Hauek dira bere pentsakeraren puntu batzuk[1]:

  • Emakumezkoek askatasun osoa izan behar dute edozein gai ikasteko, ikertzeko.
  • Emakumezkoentzako liburu edo ikasketa-iturri bereziak egin beharrean, jatorrizko iturrietatik ikasteko eskubidea izan behar dute. Ohikoak ziren garai hartan hezkuntzarako material femenino berezituak. "Emakumezkoak haurrak bagina bezala tratatzen gaituzte horrekin (...) azaleko ezagutza besterik ez dago iturri horietan".
  • Adimen handiko emakumezkoek unibertsitateko hezkuntza formalera sarbidea behar dute.
  • Emakumea askatu beharra dago seme-alabak izateko presiotik. Adibide gisa aipatu zituen Kant eta Leibniz filosofoak, biak zelibe izatea aukeratu zutelako. Horrela "lan hilezkorrak sortu zituzten, adimena aske izanik, mundua aberastu dute". Holsten iritziz, askatasun bera behar lukete emakumezkoek sormen intelektualera dedikatzeko.
  • Emakumezkoak gai dira pentsamenduaren alor aurreratuenak ulertzeko. "Ez dago frogarik esateko emakumezkoaren adimena ez dela gauza zientzia garaienak atzitzeko".

Erreferentziak aldatu

  1. a b Sotiropoulos, Carol Strauss. (2004). «Scandal Writ Large in the Wake of the French Revolution: The Case of Amalia Holst» Women in German Yearbook 20: 98–121. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  2. (Alemanez) «Emanzipationsansprüche zwischen der Querelle des Femmes und der modernen Frauenbewegung (Publikation bei kassel university press)» www.upress.uni-kassel.de (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).