Amado Granell Mesado (Borriana, Castelló, 1898ko azaroaren 5a - Sueca, Valentzia, 1972ko maiatzaren 12a) errepublikano eta militar espainiarra izan zen. Bigarren Mundu Gerran Parisen sartu zen lehenengo militar-zutabearen aginduan zegoen. Granell 1944ko abuztuaren 24an Pariseko Udaletxera heldu zen eta horrela jaso zen Libération egunkariaren lehenengo orrian.[1] Informazio horretan Granellen argazkia agertzen zen baina haren izena okertuta zegoen ezen "Bronne kapitaina" jartzen baitzuen. Bere agindupean zegoen zutabea 2. Dibisio Korazatuaren edo Leclerc Dibisioaren[2] ibilgailuen 9. Konpainia izan zen; konpainia hori gehien batean penintsulatik ihes egindako errepublikaren aldeko soldaduena zen: 160 soldaduetatik 146 errepublikarrak ziren. Granell 1972an trafiko istripu batean hil zen.

Amado Granell

Bizitza
JaiotzaBorriana1898ko azaroaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSueca1972ko maiatzaren 12a (73 urte)
Hobiratze lekuaCementiri de Sueca
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta sindikalista
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 14647792 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.