Altzairuzko ukabila, zuzenean pertsonaren eskura, edo, zehatzago esanda, esku uharrari eta eskuko hatz koskorrei egokitutako egitura bat duen arma zuri bat da. Honekin, ukabilkada bat joz gero, etsaiari eragindako lesioak, ukabil hutsez jota baino are kaltegarriagoak dira. Arma zuri oso arriskutsua da. Izan ere, burezurra oso modu azkar eta errazean apur dezake.

Altzairuzko ukabil bat

Ohi, metal oso gogorretan fabrikatzen da: altzairua, aluminioa, beira zuntza, eta, kasuren batzuetan, brontzea, zilarra edo urrea. Ohikoa da skinhead eta banda mexikarrak bezalako azpikulturen artean. Denbora batez, AEBetako armadak erabili zuen Bigarren Mundu Gerran eta Vietnamen.

Kanpo estekak aldatu