Altria Group, Inc. (lehen Philip Morris Companies Inc.) tabako-produktuetan espezializatutako nazioarteko enpresa bat da. Egoitza nagusia New Yorken dago, eta operazio-egoitza Lausanan.

Altria
Datuak
Motamultinazionala eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaElikagaien industria eta tobacco industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteS&P 500
Eskumendekoak
Enplegatuak9.900
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
Zeren jabe
Parliament (en) Itzuli eta Juul Labs (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak25.096.000.000 $ (2022)
Irabazi garbia5.764.000.000 $ (2022)
Ustiapen-mozkina11.919.000.000 $ (2022)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1985
Sortzailea
SorlekuaLondres
AurrekoakUST Inc. (en) Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Twitter: altrianews Edit the value on Wikidata
Marlboro da Philips Morris konpainiaren markarik ezagunenetako bat

Munduko bigarren tabako-ekoizle nagusia, Txinako monopolioa duen China National Tobacco Corporation enpresaren ondoren. 1981 eta 2004 bitartean, produkzio-bolumena 249.000 milioi zigarretatik 761.000 milioira pasatu zen. Eta 2010ean, 899.000 milioi zigarreta saldu zituen munduko 160 estatutan.


Markak aldatu

Philip Morris Internationalen marka nagusiak hauek dira: Marlboro, L&M, Bond Street, Philip Morris, Chesterfield, Fortune, Parliament, Sampoerna A, Lark, Morven Gold, Dji Sam Soe, Next, Optima, Red & White, Muratti, Diana, Merit, Sampoerna Hijau, Champion, Virginia Slims, Apollo-Soyuz, Hope, Delicados, Longbeach.

Historia aldatu

Philip Morrisek Londresen tabako-denda bat zabaldu zuen 1847. urtean. Haren ondorengoek Philip Morris & Co. Ltd sozietatea sortu zuten 1885ean. Hurrengo urteetan, enpresak Estatu Batuetako bazkideak hartu zituen, eta Richmonden, Virginian, jarri zuen egoitza. Marlboro markarekin asko handitu zen enpresa. Ondoren, Philip Morrisek marka berriak osatu zituen: Benson&Hedges, Chesterfields eta Virginia Slims. XX. mendearen bukaeraz geroztik, Estatu Batuetan eta Europan tabakoaren kontra izan diren kanpainak direla eta, nekazaritza-gaien eremura zabaldu zen Philip Morris konpainiaren jarduera.

1969an, Miller garagardo-marka hartu zuen, eta 1978an Seven Up edaria. 1984an, taldeak General food erosi zuen (Maxwell kafea, Malabar eta Krema gozotegiak, Hollywood txikleak). 1988an, berriz, Kraft enpresa hartu zuen, eta, horri esker, bere negozioen erdiak baino gehiago elikagaien sektorera pasatu zituen. Hala ere, tabakoa zuen jarduerarik errentagarriena, batez ere, Ekialdeko Europako herrialdeen merkatua zabaldu zenean.

2003an, Philip Morris Companies Inc. enpresak izena aldatu zuen, eta Altria Group, Inc. bihurtu zen. 2008ko martxoaren 28an, Altria Group-ek Philip Morris International konpainia sortu zuen. Dena den, Philip Morris International-ek ez du jarduten Estatu Batuetan, han Philis Morrisen markak, oraindik ere, Altria Group-en mende baitaude.

Kanpo estekak aldatu