Altaiko ponia, (errusieraz: Altaïskaya), Asia Erdialdean kokatutako Altai mendi-multzoan garatutako bertako zaldi arraza bat da[1]. Siberiako antzinakoenak diren zaldi arrazen artean dago.

Altaiko ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Errusia  Txina  Kazakhstan
SinonimoakAltaiko zaldia

Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Errusiako Iraultza ondoren zaldi hauek asko gurutzatu ziren kanpoko arrazekin. Haren ondorioz gutxi geratzen dira arraza garbikoak. Oro har arraza garbiko abereak kolorez orbaindunak dira.

Arrazaren historia aldatu

Arraza zaharra da, eta Mongoliar zaldi zein Hutsul poniekin lotuta dago.

Ezaugarriak aldatu

 
Arrazari buruzko aspaldiko marrazkia

Altai arraza bere bizilekua den Altai mendi-multzoaren eguraldi zakarrak eta baldintza gogorrek moldatu dute. Bertako larrekin bazkaltzen da soilik urte guztian zehar. Bertako mendiko tribu eta nomadek erabiltzeko zaldi aproposa da. Bere hezurdura sendoa da, giharrak, birikak eta bihotza bezala. Urrats segurukoak dira mendiko bidexka malkartsuetan.

  • Gorpuzkera. Txikia eta sendoa
  • Altuera: 130 cm eta 140 cm artean soin gurutzera
  • Pisua: 350-400 kg.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/altai/

Kanpo estekak aldatu

Argazki galeria aldatu