Alpensko gudua (katalanez: acció d'Alpens) Bigarren Karlistaldiko arma ekintza izan zen, 1873ko uztailaren 9 eta 10 artean egina, zeinean Alfontso Karlos infanteak eta Francesc Savalls jeneralak gidaturiko indar karlistek guduan bizia galduko zuen José Cabrinetty brigadierraren errepublikar zutabea garaitu zuten. Guduaren ondorioz, hein handi batean bertakoez osaturiko fakzio karlistak Alpens herria hartu zuen.

Alpensko gudua
Bigarren Karlistaldia
Cabrinety brigadierraren heriotza Alpensko guduan
Data1873ko uztailaren 9tik 10era
LekuaAlpens  Katalunia
42°07′14″N 2°06′08″W / 42.12056°N 2.10222°W / 42.12056; -2.10222
Koordenatuak42°06′N 2°06′E / 42.1°N 2.1°E / 42.1; 2.1
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Karlistak Errepublikarrak
Buruzagiak
Alfontso Karlos Borboi Austria-Estekoa
Francesc Savalls
José Cabrinetty
Indarra
1.000 soldadu 1.200 soldadu
2 kanoi
40 zaldi
Galerak
Ezezagunak 900 preso

Gudua aldatu

Alpensko ingurunean karlistek Savalls, Huguet, Camps, Miret eta beste buruzagi karlisten indarrak batu zituzten. Orotara, mila soldadu inguru, unitate trebatu eta ingurua ondo ezagutzen zutenak. Herriko elizaren kanpandorrean karlistek frankotiratzaileak jarri zituzten.

 
Maria de las Nieves Braganza, Alfontso Karlos infantearen emaztea, Alpensko guduan

Liberalak arratsaldeko zortziak aldera iritsi ziren herrira. José Cabrinetty brigadierrak jarri zioten segada ez zuen susmatu eta lehenbiziko tiroketan hil zen. Bere tropek buruzagirik gabe egin zieten aurre etsaiei, zortzi orduz eta gauez. Borrokaldi latzaren ondorioz, eta musikari talde karlista batek valsak eta militar-martxak jotzen zituen bitartean, ia ehun hildako egon ziren, gehienak liberalak. Hauetariko batzuk alde egitea lortu zuten, baina karlistek 900 preso egin zituzten. Harrapakin handia ere lortu zuten: armak, munizioa eta 10.000 ogerleko.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Hernàndez 2004, 142. orr.

Bibliografia aldatu

  • Braganza, María de las Nieves de. (2002 [1934]). Mis memorias sobre nuestra campaña en Cataluña en 1872 y 1873 y en el centro en 1874. San Sebastián de los Reyes: Editorial Actas.
  • Hernàndez, Francesc Xavier. (2004). Història militar de Catalunya (Vol. IV): Temps de revolta. Bartzelona: Rafael Dalmau.

Kanpo estekak aldatu