Alonso Cano de Almansa (Granada, 1601eko otsailaren 19a - Granada, 1667ko irailaren 3a) espainiar eskulture, pintore eta arkitektoa izan zen.

Alonso Cano

Bizitza
JaiotzaGranada1601eko martxoaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaGranada1667ko irailaren 3a (66 urte)
Hobiratze lekuaGrenada
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, arkitektoa eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Granada
Madril
Málaga
Sevilla eta Valentzia
MugimenduaBarrokoa

Bizitza aldatu

Alonso Cano Granadan jaio zen, aita erretaulagile zuela. Hamabi urte zituela, familia Sevillara aldatu zen. Han, oso gazterik sartu zen Juan del Castilloren lantegian, eta ondoren Pacheco eta Herrera Zaharraren ikasle izan zen. Lehen garai honetan aipagarriak dira, orobat, Sevillako San Alberto elizako Santa Teresaren erretaula,(1628), Lebrijako Olivako Ama Birjinaren erretaula (1629-1631) eta Sevillako Santa Paula komentuko San Joan Ebanjelaria (1635)[1].

1638ra Madrila joan eta Olivares konde-dukearen ganbera-pintorea izan zen. Bizimodu nahasia eta zaila izan zuen. Lehen emaztetik alargundu ondoren (1627), berriro ezkondu zen, baina bigarren emaztea 1644an hil egin zioten eta, bera errudun hartzeko arriskuan zegoela eta, Valentziara[2] ihes egin behar izan zuen.

1646an Madrilen zegoen, eta hango egonaldiko obrek osatzen dute Alonso Canoren obraren bigarren aldia. Diego Velázquezen estiloari jarraitu zion, eta Francisco de Zurbaránen eragina nabarmena izan zuen. Bereziki aipatzekoa du argi-itzalen erabilera, adibidez San Joan Ebanjelaria eta aingerua lagun direla eta Elizgizon baten erretratua (Hispanic Society, New York).

Alonso Canoren estiloan eragin handia izan zuen, esan bezala, Velázquezek eta, orobat, errege-bildumen azterketak. Italiar moldeen eragina ere antzematen da beste obra batzuetan. Bere maisulanak Putzuko miraria (1648; Pradoko Museoa, Madril) eta Kristoren jaitsiera linbora dira. Madrildik Granadara aldatu zen, eta 1652 inguruan eskultura lantzen aritu zen buru-belarri. 1655ean Málagara aldatu zen eta handik Madrilera, baina handik bost urtera Granadara itzuli zen, hango katedraleko ataurrea egitera.

Egin zituen eskultura-lanen artean aipagarria da Granadako katedraleko Ama Sortzez Garbiaren erretaula, Espainiako barrokoko lan bikaina. Canoren oihalen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, San Frantzisko Borja, Noli me tangere eta Errosarioko Ama Birjina. Alonso Canok tenebrismoko kolore ilunetik aldenduz, Murilloren artearen ezaugarri izan zen moldea bideratu zuen.

Irudi galeria aldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak aldatu

  1. Cano retablista Cvc.cervantes.es
  2. Alonso Cano Arteespana.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso Cano