Alokairuko ibilgailu gidariduna

Alokairuko ibilgailu gidaridunak (AIG) bidaiariak leku batetik bestera eramaten dituztenak dira. Ohiko garraio publikoaren aldean (non bezeroek geltoki jakin batzuetan igo eta jeitsi behar izaten diren) AIG-etan bezeroek, neurri batean, bidaia non hasi eta non amaitu erabaki dezakete. Era berean, AIG-ak ez dira nahastu behar gidaririk gabeko alokairuko ibilgailuekin.

Taxi kolektiboa (ezkerrean) Txileko Penco hirian.
Taxi kolektiboa (ezkerrean) Txileko Penco hirian.

Taxia ere alokairuko ibilgailu gidariduna da berez (zaharrena eta munduan hedatuena[1]); halere, AIG izena taxiak ez diren beste zerbitzuei eman ohi zaio.

AIG-en ezaugarriak eta arautzea asko aldatzen dira herrialdearen arabera.

Remis aldatu

Argentinan, Paraguayen, Uruguayen eta Bolivian hedatua dago. Remisak (“voiture de remise” esaeraren elipsia) 1940. hamarkadan Buenos Aireseko gau giroan sortu ziren, gidari partikularren ekimenez, taxiak bete ezin zuten eskariari erantzuteko. Denborarekin, gidari hauek elkartu eta koordinatu ziren, taxien aldean ezaugarri propioak dituen zerbitzua emanez.[2]

Taxi kolektiboak aldatu

Taxiaren eta autobusaren arteko hibridoak, munduko leku askotan erabiltzen direnak.[3]

Taxi busak aldatu

 
Taxi bus ibilgailua Herbehereetako herri batean.

Garraio publikoaren bertsio aurreratua, biztanle gutxiko eskualdeetan ibilbide malguak ezartzen dituena erabiltzaileen neurrira.[4]

P2P sareak aldatu

Azken urteetan P2P ereduko sareak hedatu dira; hauetan, telefono mugikorren aplikazioak erabiliz, bezeroak eta gidariak ados jartzen dira bitartekaririk gabe. Sistema honi esker nazioarteko konpainia handiak (Cabify, Uber, Didi Chuxing, Grab...) AIG-en negozioan sartu dira, ohiko taxi zerbitzuari konpetentzia handia eginez.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Hurley, Selina. «The Surprisingly Old Story Of London's First Ever Electric Taxi» https://blog.sciencemuseum.org.uk/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 3a).
  2. Historia del servicio de Remise. (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 3a).
  3. Sigurd., Grava,. (2003). Urban transportation systems : choices for communities. McGraw-Hill ISBN 0071384170. PMC 49672765. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).
  4. A.E.. (2018ko apirilaren 3a). «La oposición saca adelante que el taxi-bus llegue a las zonas rurales» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 3a).
  5. Aranburu, Iker. (2018ko uztailaren 31a). «Espainiako Gobernuak VTC baimenak legez mugatuko dituela agindu die taxilariei» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 3a).

Kanpo estekak aldatu