Alnath edo Elnath (Beta Tauri, β Tau edo 112 Tau) Taurus konstelazioan dagoen izar bat da. Bere izena, batzuetan Al Nath edo Alnath bezala idatzia, arabierazko النطح an-naţħetik dator, eta "topeka dagoena" esan nahi du. Bere irudizko magnitudea +1,68 da, eta, ondorioz, Aldebaranen ondoren Taurus konstelazioko bigarren izarrik dizdiratsuena da. Taurusen, non "zezenaren adarretako" baten muturrean dagoen, eta Aurigaren arteko mugan dagoenez, azken honetan aurigaren eskuineko hankan dagoelarik, Bayerren izendapenean Gamma Aurigae izena ere jasotzen du, izen hau askorik erabiltzen ez den arren. Sagitarius konstelazioan dagoen Esne Bidearen erdigunearen kontrako puntua den antizentru galaktikotik 3 grado mendebaldera baino ez dago.

Elnath, β Tau

Elnath da Taurus konstelazioko β izarra
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Taurus
Igoera zuzena 05h 26m 17.5134s
Deklinazioa 28° 36′ 27.494″
Itxurazko magnitudea (V)1.68
Ezaugarriak
Mota espektralaB7III
U−B kolore indizea-0.49
B−V kolore indizea-0.13
Aldakor motaNone
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)9.2 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 23.28 mas/u
Dec.: -174.22 mas/u
Paralajea (π)24.89 ± 0.88 mas
Distantzia131 ± 5 au
(40 ± 1 pc)
Magnitude absolutua (MV)-1.34
Zehaztasunak
Masa5.0 ± 0.1 M
Erradioa4.2 R
Argitasuna700 L
Tenperatura13,824 ± 475 K
Metaltasuna [Fe/H]-0.10 dex
Biratze abiadura (v sin i)82 km/s
Adina100 ± 10 Mu
Beste izendapenak
Elnath, El Nath, Alnath, β Tau, γ Aur, 112 Tau, BD +28°795, BD+23 541, CCDM 05263+2836, FK5 202, HD 35497, HR 1791, HIP 25428, SAO 77168, GC 6681.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Lurretik 131 argi urteko distantziara, Alnath erraldoi urdin bero bat da, azalean 13.600º Kelvineko tenperatura duena eta B7III espektro motakoa. Bere argitasuna, igorritako erradiazio ultramorea barne, gure eguzkiarena baino 700 aldiz handiagoa da. Bere moduko beste zenbait izar bezala, Alnath kimikoki berezia da eta merkurio-manganesozko izar bat dela dirudi, eredu bezala Alpheratz edo α Andromedae duen izar taldea. Honela, bere manganeso kopurua gure eguzkiarenaren 25 aldiz handiagoa den bitartean, bere kaltzio eta magnesio kopurua gure eguzkian aurki daitekeenaren zortzirena baino ez da.

Kanpo estekak aldatu