Allozko urtegia Nafarroako Lizarrerria eskualdeko Deierri eskualdean dagoen urtegi bat da. Lizarratik 12 kilometro ipar-ekialdera, Deierri eta Gesalatz udalerrien artean dago. Urtegi honen inguruan Allotz, Lerate, Irurre, Estenotz, Muetz, Hiriberri eta Ugar herriak kokatzen dira.

Allozko urtegia
Datu orokorrak
Motaurtegi
Azalera930 ha
Bolumena65,39 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak42°43′10″N 1°56′49″W / 42.719328°N 1.946983°W / 42.719328; -1.946983
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaDeierri
Hidrografia
Betebidea
HustubideaRiosalado
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa

1930. urtean eraiki zen, 930 hektareako azalera eta 84 hm³ ur gordetzeko edukiera du. Hustubidea Allotz herrian dago.

Allozko urtegiko presa.

Urtegia ezaguna da bertan nabigazio jarduera asko egiten direlako, batez ere, belaontzi eta kayak-ekin. Nafarroako Gobernuak antolaturiko Aste Urdina izenekoa ere egiten da bertan: astebetez eskola edo institutuetako ikasle talde handiak izaten dira han, kanpaldian.

Kanpo estekak aldatu