Allison Schmitt

igerilari estatubatuarra

Allison Rodgers Schmitt (Pittsburgh, Pennsylvania (AEB), 1990eko ekainaren 7a) igeriketan aritzen den kirolari estatubatuarra da.

Allison Schmitt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAllison Rodgers Schmitt
JaiotzaPittsburgh1990eko ekainaren 7a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Georgia (en) Itzuli
Plymouth-Canton Educational Park (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua74 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: arschmitty Instagram: arschmitty Olympic.org: allison-schmitt Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), brontzezko domina (7:46.33) eskuratu zuen 4x200 errelebo librean AEBko taldearekin Australiaren (urrezko domina, 7:44.31) eta Txinaren (zilarreazkoa, 7:45.93) atzetik sailkatuz. Taldea honako hauek osatzen zuten: Allison Schmitt Natalie Coughlin Caroline Burckle Katie Hoff Christine Marshall Kim Vandenberg eta Julia Smit-ek.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), bost domina eskuratu zituen. Urrezkoa (1:53.61) 200 m estilo librean Camille Muffat frantziarraren (zilarrezkoa, 1:55.58) eta Bronte Barratt australiarraren (brontzezkoa, 1:55.81) aurretik sailkatuz. Zilarrezkoa (4:01.77) 400 m estilo librean Camille Muffat frantziarraren (urrezkoa, 4:01.45) atzetik eta Becky Adlington britainiarraren (brontzezkoa, 4:03.01) aurretik. Brontzezkoa (3:34.24) 4x100 errelebo libren Australiako (urrezko domina 3:33.15) taldearen eta Herbehereetako (zilarrezkoa, 3:33.79) taldearen atzetik sailkatuz; Hauek osatzen zuten AEBko taldea: Missy Franklin Jessica Hardy Lia Neal Allison Schmitt Amanda Weir eta Natalie Coughlin-ek. Urrezkoa (7:42.92) 4x200 errelebo libren Australia (zilarrezko domina 7:44.41) taldearen eta Frantziako (brontzezkoa, 7:47.49) taldeei aurre hartuz; Hauek osatzen zuten AEBko taldea: Missy Franklin Dana Vollmer Shannon Vreeland Allison Schmitt Lauren Perdue eta Alyssa Anderson-ek, eta urrezkoa (3:52.05) 4x100 errelebo lau-estiloetan Australia (zilarrezko domina 3:54.02) taldearen eta Japoniako (brontzezkoa, 3:55.73) taldeei aurre hartuz; Hauek osatzen zuten AEBko taldea: Missy Franklin Dana Vollmer Rebecca Soni Allison Schmitt Rachel Bootsma, Breeja Larson, Claire Donahue eta Jessica Hardy-k.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina irabazi zituen AEB ordezkatuz: Zilarrezkoa (3:31.89) 4x100 errelebo libren Australiako (urrezko domina 3:30.65 (ME)) taldearen atzetik eta Kanadako (brontzezkoa) taldearen aurretik sailkatuz; Hauek osatzen zuten AEBko taldea: Amanda Weir Dana Vollmer Allison Schmitt Katie Ledecky Lia Neal Abbey Weitzeil eta Simone Manuel-ek, eta urrezkoa (7:43.03), 4x200 errelebo librean Australia (zilarrezko domina 7:44.87) eta Kanada(brontzezkoa 7:45.39) gaindituz; hauek osatzen zuten taldea: Missy Franklin, Allison Schmitt, Katie Ledecky , Leah Smith Maya DiRado Melanie Margalis eta Cierra Runge-k.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen; brontzezkoa (3:32.81) 4x100 errelebo librean, AEBko taldearekin; Australiako (urrezko domina 3:29.69 (ME)) taldearen eta Kanadako (zilarrezkoa 3:32.78) taldeen atzetik. Hauek osatu zuten taldea: Erika Brown, Abbey Weitzeil, Natalie Hinds, Simone Manuel, Catie DeLoof, Allison Schmitt eta Olivia Smoliga-k, eta zilarrezkoa (7:40.73) 4x200 errelebo librean, AEBko taldearekin; Txinako (urrezko domina, 7:40.33 (ME)) taldearen atzetik eta Australiako (brontzezkoa, 7:41.29) taldearen aurretik. Hauek osatu zuten taldea AEBko taldea: Allison Schmitt, Paige Madden, Katie McLaughlin, Katie Ledecky, Bella Sims, eta Brooke Forde-k.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
  Txina
  4x200 errelebo librea
emakumezkoa[3]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  200 estilo librea
emakumezkoa[4]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  400 estilo librea
emakumezkoa[5]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  4x100 errelebo libreak
emakumezkoa[6]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  4x200 errelebo libreak
emakumezkoa[7]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  4x100 errelebo lau-estiloak
emakumezkoa[8]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  4x100 Errelebo libreak
emakumezkoa[9]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  4x200 Errelebo libreak
emakumezkoa[10]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 Errelebo libreak
emakumezkoa[11]
2020 Tokio
  Japonia
  4x200 Errelebo libreak
emakumezkoa[12]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu