Alkmeon Krotonakoa (fl. c. K.a. 500), grekeraz Ἀλκμαίων, Alkmaiōn, filosofo pitagoriko eta medikuntzaren teoriko bat izan zen. Filosofo pitagoriko moduan, arimaren izankizuna baieztatu zuen. Halaber, aurkakoen teoria bat ere osatu zuen. Animaliekin egindako saiakuntzei esker, sendagintzari buruzko aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen, hala nola burmuina sentipenen atal nagusia zela egiaztatu zuen.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.