Aljaferia (gaztelaniaz: Palacio de la Aljafería; arabieraz: قصر الجعفرية‎ Qasr Alĵafariya) Zaragozan (Espainia) XI. mendeko bigarren zatian eraikitako gotortutako jauregia da. Al-Muqtadirrek eraiki zuen Zaragozako taifaren hudiar erregeen egoitza izateko. Hasieran, Qasr al-Surur edo Pozaren jauregia izena zuen eta bertako taifaren une gorena ordezkatzen du[1].

Aljaferia jauregia
Palacio de la Aljafería
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Aragoiko arkitektura mudejarra
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
Comarca of AragonZaragoza Comarca
Aragoiko udalerriaZaragoza
Koordenatuak41°39′23″N 0°53′49″W / 41.65649°N 0.89708°W / 41.65649; -0.89708
Map
Historia eta erabilera
JabeaBanu Hud (en) Itzuli
ErabiltzaileaAragoiko Gorteak
Arkitektura
EstiloaAragoiko arkitektura mudejarra
Spanish Gothic architecture (en) Itzuli
pizkundetar arkitektura
Platereskoa
Taifa art (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv)
Erreferentzia378-008
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1986 (X. bilkura)
BICRI-51-0001033
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kordobako meskita eta Granadako Alhambrarekin batera, andalustar arkitekturaren monumentu nagusietako bat da, eta baita taifa erresumen lanik nabariena ere.

Bertan dauden aztarna mudejarrak gizateriaren ondare izendatu ziren.

1118an Alfonso I.a Bataitzaileak hiria konkistatu zuenean, Aragoiko erregeen egoitza bilakatu zen. 1593an gotorleku militar bihurtu zuten eta Iberiar Penintsulako Gerran kalte handiak jasan zituen. XX. mendeko bigarren zatian berreraiki eta egun Aragoiko Gorteen egoitza da[2].

Historia aldatu

Zaragozako Aljaferia konjunto  monumental bat da, hiru jauregiz osatua, bakoitza bere garaian egina:

  • IX mendean defentsa dorre bat egin zuten, hiru solairukoa. Dorre hori gaur Trobadorearen Dorrea izenaz ezagutzen dugun basea izan zen.
  • Bi mende geroago, Zaragozako taifaren  erregea jauregi gotortu bat eraikitzea agindu zuen. Jauregi horretan dorrea barne hartu zuten: Aljaferia izenaz ezagutu zen, eta taifen garaietako monumentu historiko onena da.
  • Alfonso I Zaragoza konkistatu zuenean, Aragoiko erregeen egoitza bihurtzen da. Errege bakoiza zenbait anpliazio gehiago egin zituzten.

Iparraldeko aldean palazioaren zatirik garrantzitsuenak daude: Tronuaren aretoa eta Meskita. Bertan mihrab bat dago Mekarantz orientatuta meskita guztietan gertatzen den bezala, Kordobarena izan ezik.

Erreferentziak aldatu

  1. Cabañero Subiza, Bernabé et alt., La Aljafería (I. Lib.), Zaragoza, Aragoiko Gorteak, 1998. ISBN 978-84-86794-97-2
  2. Expósito Sebastián, Manuel, José Luis Pano Gracia eta M.ª Isabel Sepúlveda Sauras, La Aljafería de Zaragoza, Zaragoza, Aragoiko Gorteak, 2006. ISBN 978-84-86794-13-2

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.