Alicia de Larrocha

piano-jotzaile espainiarra

Alicia de Larrocha de la Calle (Bartzelona, 1923ko maiatzaren 23a-Bartzelona, 2009ko irailaren 25a) nazioartean oihartzuna izan zuen espainiar pianista izan zen eta XX[1]. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat, Mozarten obra eta espainiar musika-lanetan batez ere. Sarien artean 4 Grammy, Ohorezko Legio frantsesa eta 1994ko Arteetako Asturiasko Printzearen Saria jaso zituen. Horrez gain, Granadako Real Academia de Bellas Artes de Nuestra Señora de las Angustiaseko Ohorezko Akademikidea ere izan zen, B letra ordezkatzen zuelarik.[2]

Alicia de Larrocha

(1983)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlícia de Larrocha i de la Calle
JaiotzaBartzelona1923ko maiatzaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2009ko irailaren 25a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Irakaslea(k)Frank Marshall (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musikagilea
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Catalan Piano School (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

aliciadelarrocha.com
IMDB: nm0488651 Musicbrainz: 4253b0bc-beff-4579-9101-7df5ecd317ae Discogs: 842663 Allmusic: mn0000767474 Find a Grave: 42391279 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana aldatu

Alicia de Larrocha de la Calle Bartzelonan jaio zen 1923ko maiatzaren 23an, Córcega kaleko 263 biseko 4. pisuan. Gurasoak Eduardo de Larrocha eta Teresa de la Calle izan zituen eta lau senideetan hirugarrena izan zen (Teresa, Berta, Alicia eta Ramón).

Ama eta izeba Carolina Enrique Granadosen ikasle izan ziren eta Alicia musikaz inguratuta joan zen hazten. Piano-jotzaile goiztiarra izan zen eta 3 urte zituela hasita zegoen musika ikasten. 1927an, Enrique Granadosen ikasle zen Frank Marshallek ikusi zion balioa eta betirako maixu izango zuen handik aurrera.

1929ko maiatzaren 14an aurkeztu zuten lehenengoz jendaurrean eta Bach, Mozart eta Granadosen lanak eskaini zituen. Umearen abileziak aparteko harridura sortu zuen entzulegoagan.

1929ko abenduaren 12an, Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan eskaini zuen emanaldia eta 1934ko urriaren 28an, berriz, orkestrarekin egin zuen debuta Bartzelonako Palau de la Musican. 11 urte besterik ez zituen eta Joan Lamote de Grignon maisuarekin eta Bartzelonako Banda Munizipalarekin batera interpretatu zuen Mozarten La coronación, 1936an Madrilen errepikatuko zuena.

Gerra Zibilak parentesia ireki zuen bere karreran eta ikasteari eta konposatzeari eman zion tarte horretan.

1940tik 1946ra arte, kontzertuak Espainian izan ziren. Alfred Cortot, Arthur Rubinstein edo Claudio Arrau bezalako maisuekin batera aritu zen eta emanaldiak Espainia eta Europan zabaltzen joan zen.

1947ko urriaren 7an, Lausanara (Suitza) joan zen eta nazioarteko lehen emanaldia eskaini zuen han. Handik aurrera, Europako leku askotatik egin zioten dei, 60ko hamarkadara arte ez bazuen ere mundu osorako birak egiterik lortu.

1950eko maiatzaren 15ean, Bartzelonako Palaun jo zuen Francis Poulencen 2 pianorentzako kontzertua. Konpositorea bera izan zuen lagun eta Carlos Suriñachek gidatu zuen orkestra. Urte horretan ezkondu zen Juan Torra pianistarekin. Bi seme-alaba izango zituzten: Juan Francisco 1957an eta Alicia 1959an.

1954an AEBetan egin zuen debuta. Alfred Wallestein orkestra zuzendariak gonbidatu zuen Kaliforniara, Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoarekin 9 kontzertuz osatuko zen bira ematera. Mozarten Concierto para piano y orquesta en La mayor, K488 eta Manuel de Fallaren Noches en los jardines de España izango zen eskaintza. Hurrengo urtean New Yorken aurkeztu zen, baina ez zen ondorengo 10 urteetan berriz Ameriketan egon (1995).

Gaztetan pianoan bikotea izan zen Juan Torrarekin eta, 1950eko ekainaren 21ean, harekin ezkondu zen. Laguna zuen Rosa Sabaterrekin askotan jo zituen 2 piano eta orkestrarako kontzertuak edo, 3 piano eta orkestrarako zenean, Juan Torra ere izaten zen haietan. 4 piano behar zirenean, Juan Torra eta Jaime Padrós izan ohi ziren piano-jotzaileak.

Santiago de Compostelan udan musika ikastaroak egin ohi ziren eta, 1958an hasi zirenez gero, Alicia bertako irakasle izan zen. Lehenengo 7 urtetan ez zuen faltatu, gero oso lanpetuta ibili baitzen.

1959an, Frank Marshall irakaslea hil zen eta Aliciak Marshall Akademiaren zuzendaritza hartu zuen, Granados Akademiari jarraipena emanez. Akademiaren lan hezitzailea zaintzen zuen eta, ahal zuen neurrian, klaseak eman ere bai. Bera ezin zenean egon, Juan Torra, Mercedes Roldós eta Carlota Garrigak ordezkatu zuten batak bestearen ondoan.

1965ean, Herbert Breslinek AEBetan bere ordezkari izan nahi zuela eta Columbia Artistekin kontratua sinatzea eskaini zion. Hortik aurrera, AEBetan 3 bira egin zituen urtero, 2003ra arte, urte horretan Aliciak erretiroa hartu baitzuen.

Munduko jaialdi ospetsuenetan hartu zuen parte, orkestra handienak eta zuzendari famatuen pean.

Arlo lirikoan, berriz, Conchita Badía, Victoria de los Ángeles, Pilar Lorengar, Montserrat Caballé edo Josep Carrerasekin lankidetzan aritu zen eta oso lagun izan zituen. Guarneri String Quartet edo The Tokio String quartetekin ere aritu zen lanean.

1968an, New Yorken, taxi baten atea zabaltzean, eskuineko eskuko falangean min hartu zuen eta bere karrera bukatu behar ote zuen beldur izan zen. 5 hilabete geroago, -ezkerra pianorako trebatzen aritu zen tarte horretan- itzultzeko bidea izan zuen eta, 1969ko urtarrilaren 24an, Trueta sendagileari eskaini zion emanaldia, bere lana eskertuz.

1979an, Alicia de Larrochak jendaurrean zeramatzan 50 urteak ospatu zituen. 3 egun segidan aritu zen jotzen, Beethovenen 5 kontzertuak, Pittsburgh Symphony Orchestrarekin batera, Pittsburghen (Pennsylvania). New Yorken ere izan zen.

Juan Torra senarraren (1920-1982) laguntza ezinbestekoa izan zuen. Bere karrerari uko egin eta, Alicia ez zegoenean, Marshall Akademiaz arduratu zen eta izan zituzten seme-alabak -Juan Francisco (1957) y Alicia (1959)- zaindu ere bai. Ordezkariak, programak... dena zaintzen zuen Juanek emaztea ez zegoenean.

1982a, ordea, Juan Torra gaixotu egin zen eta Aliciak kontzertuak anulatu behar izan zituen. Urte horretako abuztuan hil zen eta kolpe izugarria izan zen hori artistarentzako. Itzuli zen, ordea, eta lanarekin jarraitu zuen. 4.000 bat kontzertu eman zituen Europan, Japonian eta AEBetan. Gehienak 60ko hamarkada bukaeran izan ziren, baina 80 eta 90 artean lanpeturik ibili zen oso, 100 bat ematen baitzituen urtean.

Piano-jotzaile errekonozitua, espainiar konpositoreen musika jo ohi uzen batez ere: Granados, Albéniz, Falla, Turina, Padre Soler… Bach, Haendel, Couperin, Scarlatti, Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Schumann, Liszt, Chopin, Brahms, Rachmaninoff, Debussy, Ravel, Fauré, Poulenc, Katchaturian, Ginastera, Rodrigo, Suriñach, Montsalvatge, Mompou, Nin-Culmell, Esplá, Balada eta beste batzuen lanak ere jotzen zituen.

2001ean, Granados Akademiaren mendeurrenean (que desde 1920tik aurrera, Marshall Akademia zen izena), Alicia de Larrochak Enrique Granadosen lanaren zuzenketa bat eraman zuen aurrera eta Bartzelonako Boileau argitaletxeak plazaratu zuen.

2002an, esana zuen erretiroa hartuko zuela, baina 2003a izan zen eszenategiak betirako utziko zituen urtea. Bartzelona, Japoniako hainbat hiri, New York, Chicago, Montreaux (Suitza) eta, azkena, 2003ko azaroaren 29an Jerezen izan zen.

2004an, klase majistralak eman zituen AEBetan, Frantzian, Italian eta Espainian. Iraileko azken egunetan ikastaroa ematen ari zen Bartzelonako Marshall Akademian. Astebeteko lana zegoen aurreikusita, baina izterrezurra hautsi zuen bukatu baino lehen eta ebakuntzaren beharrean izan zen. Handik aurrera, bizitza erabat aldatu zitzaion eta osasun arazoak etorri ziren bata bestearen atzean.

2009ko irailaren 25ean hil zen Alicia de Larrocha Bartzelonan, 86 urte zituenean.

Sariak aldatu

Ondarea aldatu

Alicia de Larrochak 1954 eta 2002 arteko 70 grabazio baino gehiagoz osatutako diskografia zabal bat utzi zuen. Bere albumak Decca, EMI, RCA, CBS, Philips (Eloquence), Sony, Ariola eta RTVE-k editatu dituzte. Lau Grammy eman zizkioten musika klasikoaren bakarlari instrumentalik onena izateagatik: 1974an (Albenizen Iberiarengatik), 1975ean (Ravelen Kontzertu eta Faure-ren Fantasiarengatik), 1985ean (Albenizen Iberia, Navarra eta Suite Españolaarengatik) eta 1991n (Granadosen Goyescasengatik).

Artista honen ibilbide diskografikoak ere 3 Edison jaso ditu (1968, 1978 eta 1989an), 2 Grand Prix du Disque (1960 eta 1974an), 2 Record of the Year (1971 eta 1974an), Deutsche Schallplattenpreisa (1979an) eta Franz Liszt saria (1980an). XX. mendeko 74 pianista onenen arteko bilduman sartutako musikari espainiar bakarra izan zen, zenbait deskografika konpainiak editatua.

Aipamenak aldatu

De Larrocha XX. mendeko pianista espainiar onena bezala da ezaguna, historiako pianista espainiar hoberena edota munduko pianistarik onena bezala prentsa idatzian, musikari edo Asturiasko Printze Fundazioko epaimahaiako kideen arabera. Era berean, pianista eta musikagileek erreferentetzat dute artista hau, espainiar pianistarik goraipatuena eta espainiar musika-zerrenda mundu osoan zehar zabaldu duen musikaritzat.

Michigan, Carnegie-Mellon, Middlebury College eta Lleidako Unibertsitateetan honoris causa Doktorea da, eta Madrilgo Real Academia de Bellas Artes de San Fernando (1981), Granadako Real Academia de Bellas Artes de Nuestra Señora de las Angustias (1984), Bartzelonako Real Academia de Bellas Artes de Sant Jordi (2000), Londresko Royal Academy of Music eta Bavariako Arte Ederretako Akademiako Ohorezko Akademikidea izan zen.

Frantziako Arte eta Letren Orden eta Ohorezko Legioaren domina, Arte Ederren Merezimenduaren urrezko domina, Albeniz Fundazioaren Ohorezko domina, Kataluniako Generalitatearen urrezko domina eta Granadako Musika eta Dantzaren Jaialdiko ohorezko dominaz saritua izan zen.

Jasotako nazioarteko sarien artean honako hauek eskuratu zituen; Urteko Musikaria (1982, New York), UNESKOren Nazioarteko Musika Saria (1995, Paris), ibilaldi diskografikoan zehar jasotakoez gain.

Nazioko sarien artean, 1994ko Arteen Asturiasko Printzearen sariaz gain, Arteen integrazioaren Yehudi Menuhin saria (2004), bi Onda (1992 eta 2000), Espainiako Sociedad General de Autoresen saria (1983), Nazioko Musika saria (1984), eta beste zenbait erakunde publiko nahiz pribatuk emandako sariak jaso zituen.

Alicia de Larrocharen irudiak ere omenaldi ugari izan ditu, Bartzelonako Udal-Kontserbatorio Nagusian 1999an egin zena, Julià Carbonell de les terres de Lleida Orkestrak 2005ean eskaini zuena, Premi Zanuy Ciutat de Berga Nazioarteko Piano Lehiaketa, Kataluniako Goi Musika Eskolak (2006) eta Madrilgo Reina Sofia Goi Musika Eskolak (2009) eskainitakoak esate baterako.

Erreferentziak aldatu

  1. Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.50. ISBN 978 2 3505 5192 0.
  2. (Gaztelaniaz) Coca, César. (2023-05-20). «El siglo de Alicia Larrocha» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).

Kanpo estekak aldatu