Alhucemetako haitza (gaztelaniaz: Peñón de Alhucemas; arabieraz: صخرة الحسيمة) Espainiako Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurretako bat da, Marokoko kostaldetik gertu dagoena. Alhucemak edo Alhucema uharteak deritzen hiru uharteetako handiena da.

Alhucemetako haitza

Alhucemetako haitza, Marokoko kostaldetik ikusita.
Bertako izenaPeñón de Alhucemas
Geografia
KokapenaAlborango itsasoa, Mediterraneo itsasoa
UhartediaAlhucemak
Azalera0,015 km²
Politika
Herrialdea Espainia
Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak
Gizartea

Geografia aldatu

Alhucemetako haitzak, ondoan dituen Isla de Mar eta Isla de Tierra uhartetxoekin batera, Alhucema uharteak[1][2] edo Alhucemak[2] izeneko uhartedia eratzen du. Uhartedia Al-Hoceima[1] (gaztelaniaz, Alhucema) izeneko Marokoko herrixkatik 300 metrora dago, Ceutatik 146 km ekialdera, eta Melillatik 84 km mendebaldera.

Alhucemetako haitzak ekialdetik mendebaldera 220 metro eta iparraldetik hegoaldera 84 metro ditu —hau da, 1,5 ha edo 0,015 km² neurtzen du haren gainazalak—, eta 27 metroko altuera du. Haitzaren gainean gaztelu bat, zenbait etxe eta eliza bat daude.

Historia aldatu

Espainiak 1559an eskuratu zuen haitzaren jabetza, Marokoko sadi leinuari Otomandar Inperioaren armadaren aurka laguntzeagatik. 1673an Espainiak haitza okupatu zuen, eta geroztik beti izan du kanpamentu bat, orain 60 soldaduk osatua.

Marokok 1956an independentzia lortu zuenetik, haitzaren subiranotasuna aldarrikatu du.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu