Alfred Sauvy (Villeneuve-de-la-Raho, Ekialdeko Pirinioak, 1898ko urriaren 31Paris, 1990eko urriaren 30a) frantses estatistikaria, demografoa eta ekonomista izan zen. Lehen Mundu Gerran (1914-1918) parte hartu ondoren, Eskola Politeknikoan sartu zen, eta estatistika-ikasketak egin zituen. Léon Blum eta Paul Reynauden bulegoetan lan egin zuen. 1954an Ikerketa Demografikoen Institutu Nazionala (INED, Institut national d'études démographiques) sortu zuen, eta bertako zuzendari izan zen 1962 arte. NBEko Biztanleen Batzordean Frantziaren ordezkari izan zen, eta 1959. urteaz geroztik, Frantziako Eskolako irakasle izan zen. Bere lanetan analisi demografikoa eta analisi ekonomikoa lotzen zituen, eta azpimarratzen zuen zenbateko arriskua zekarren demografiaren gainbeherak herrialde aurreratuetan (Théorie générale de la population, 1952-1956). Aldaketa ekonomikoen eta aurrerapen teknikoen ondorioen analisiaren bidez, nazio-errentaren eta enpleguaren banaketarekin zerikusia duten arazoak atera zituen argitara (La Machine et le Chômage, 1980). Hirugarren Munduko herrialdeen bilakaeraren alde aritu zen lanean.

Alfred Sauvy

Institut national d'études démographiques (en) Itzuli zuzendari

1945 - 1962 - Jean Bourgeois-Pichat (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaVilleneuve-de-la-Raho1898ko urriaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1990eko urriaren 30a (91 urte)
Hobiratze lekuaMontalban del Castèl
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Collège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Jacques Magaud (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, demografoa, antropologoa, historialaria, katedraduna eta soziologoa
Enplegatzailea(k)L'Express (Neuchâtel) (en) Itzuli
Collège de France  (1959 -  1969)
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
X-Crise (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Erreferentziak aldatu