Alfred Roth (Berna, 1903ko maiatzaren 21a - Zurich, 1998ko urriaren 20a) suitzar arkitektoa izan zen. Parisen egin zituen ikasketak, Le Corbusierren zuzendaritzapean, eta bere sorterrira itzuli zelarik, arkitekturako estudio bat ireki zuen Zurichen, eta Werk aldizkaria sortu zuen. Garaitsu hartan hasi zen Doldertalhäuser izenez ezagunak diren bere eraikin ospetsuak egiten, Le Corbusierrek eta Bauhaus Arte eta Arkitektura eskolak garaturiko kontzeptuetan oinarriturik. 1936. urtean inauguratu zituen lan haiek, Zurichberg egoitza-auzoan. Irakasle izan zen Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan, eta Zuricheko Eskola Politekniko Federaleko irakasle egin zuten 1956an.

Alfred Roth

Bizitza
JaiotzaWangen an der Aare1903ko maiatzaren 21a
Herrialdea Suitza
HeriotzaZürich1998ko urriaren 20a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
MugimenduaNeues Bauen (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu