Alfred Jarry

idazle frantziarra

Alfred Jarry (Laval, Frantzia, 1873ko irailaren 8a - Paris, Frantzia, 1907ko azaroaren 1a) frantses idazlea izan zen.

Alfred Jarry

Bizitza
JaiotzaLaval1873ko irailaren 8a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1907ko azaroaren 1a (34 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, eleberrigilea, idazlea, grabatzailea, kritikaria eta artista bisuala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en) Itzuli
Izengoitia(k)Docteur Faustroll, Père Ubu eta Alain Jans

IMDB: nm0418991 Find a Grave: 9101496 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Alfred Jarry, signature.png, Signature d'Alfred Jarry.png

Biografia aldatu

Ubu roi (1896, "Ubu errege") burgesiaren aurkako satira-dramak eman zion ospea gaztetan (txotxongilo-drama hasieran), eta absurduaren antzerkiaren aitzindaritzat hartu izan da, haren obra dela medio. Hurrengo urteetan obra hori bera jarraitu zuen, Ubu aita Poloniako errege izatera iritsi zen pertsonaia xelebre haren inguruan, burgesiaren irain gisa: Ubu enchaîné (1900 "Ubu gatibu"); Ubu sur la butte (1901, "Ubu fusilaren begiradapean"); Ubu cocu ("Ubu adarduna", 1944an lehenbizikoz emana).

 
Ubu aita (gero Ubu erregea), Jarryren marrazki-lan batekoa.

Historiak, ipuinak eta eleberriak ere idatzi zituen. Pataphysique izenez bataiatu zuen moldea asmatu zuen Jarryk, absurdoaren logikaren inguruan, Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien izeneko obran ("Faustroll doktore patafisikariaren aieruak eta iritziak", 1911n argitara emana).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Jarry