Alfred Bohrmann

astronomo alemaniarra

Alfred Bohrmann (1904ko otsailak 28-2000ko urtarrilak 4) astronomo alemaniar bat izan zen.

Alfred Bohrmann
Bizitza
JaiotzaAlemania1904ko otsailaren 28a
Herrialdea Alemania
Heriotza2000ko urtarrilaren 4a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Lantokia(k)Heidelberg-Königstuhl astronomia obserbatorioa
Enplegatzailea(k)Heidelbergeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak

Bere filosofia doktoretzako hitzaldia 1927an eman zuen Landessternwarte Heidelberg-Königstuhlen, Heidelberg-Königstuhl Estatu Behatokian, Heidelbergeko Unibertsitatearen zati dena.

Denbora honetan, Heidelbergeko behatokia asteroideak aurkitzeko gunea izan zen, Max Wolfek, Karl Wilhelm Reinmuthek eta beste zenbaitzuk bertan lan egiten zutelarik, eta behatoki honetan eman zuen denboran zenbait asteroide aurkitu zituen.

Bohrmannek behatoki honetan 1924 eta 1958 artean lan egin zuen. Behatokia, hierarkian bere gainetik zegoen batekin izandako lehia baten ondorioz utzi zuen. 1635 Bohrmann asteroideak bere omenez jasotzen du izena.

Aurkitutako asteroideak: 9
1455 Mitchella 1937ko ekainak 5
1470 Carla 1938ko irailak 17
1531 Hartmut 1938ko irailak 17
1733 Silke 1938ko otsailak 19
1998 Titius 1938ko otsailak 24
2016 Heinemann 1938ko irailak 18
2226 Cunitza 1936ko abuztuak 26
2350 von Lüde 1938ko otsailak 6
2665 Schrutka 1938ko otsailak 24