Alfheim edo Alfheimr, eskandinabiar mitologian, elfoen edo Alfioen bizilekua da. Eta kosmologia horretako toki edo munduetako bat da.

Adibidez, Edda txikia edo Edda prosaikoan (Gylfaggining 16), argiaren elfoak edo Ljosalfarrak bizi diren mundua bezala aipatzen da.

Baina, Edda poetikoan (Grimnismal, 5), toki hau, Frey jainkoaren egoitza da, eta ez dago batere argi aurrekoarekin izan dezakeen harremana.

Testu ingelesetan, Elphame, Elfland edo Elfenlanden baliokidea da.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.