Alexander Grothendieck

Alexander Grothendieck (Berlin, Alemania, 1928ko martxoaren 28a - Saint-Lizier, Frantzia, 2014ko azaroaren 13a) matematikaria izan zen, geometria aljebraiko modernoa sortzeko lanetan aitzindari.[1][2] Alemanian jaioa, Grothendieckek Frantzia izan zuen heziketarako eta bizi izateko herrialde nagusia; hala ere, bere lan bizitzako zatirik handienean, aberrigabea izan zen izatez.[3]

Alexander Grothendieck

(1970)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexander Raddatz
JaiotzaBerlin1928ko martxoaren 28a
Herrialdea Alemaniar Inperioa  1945)
aberrigabea  (1945 -  1971)
 Frantzia  (1971 -
BizilekuaBerlin
Lasserre
Vendargues
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaSaint-Girons eta Saint-Lizier2014ko azaroaren 13a (86 urte)
Familia
AitaSascha Schapiro
AmaHanka Grothendieck
Hezkuntza
HeziketaLe Collège-Lycée Cévenol International (en) Itzuli
(1942 - 1945)
Montpellierreko Unibertsitatea
(1945 - 1948)
École normale supérieure
(1948 - 1949)
Nancy-Université (en) Itzuli
(1949 - 1953)
TesiaProduits tensoriels topologiques et espaces nucleaires (en) Itzuli
Tesi zuzendariaLaurent Schwartz
Jean Dieudonné
Doktorego ikaslea(k)Pierre René Deligne
Luc Illusie (en) Itzuli
Jean-Louis Verdier (en) Itzuli
Pierre Berthelot (en) Itzuli
Jean Giraud (en) Itzuli
Michel Raynaud (en) Itzuli
Michel Demazure (en) Itzuli
William Messing (en) Itzuli
Michèle Raynaud (en) Itzuli
Hoàng Xuân Sính (en) Itzuli
Jean-Pierre Jouanolou (en) Itzuli
Hamet Seydi (en) Itzuli
Marcus Vinicius de Medeiros Wanderley (en) Itzuli
Monique Hakim (en) Itzuli
Neantro Saavedra-Rivano (en) Itzuli
Carlos Contou-Carrère (en) Itzuli
Yves Ladegaillerie (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)CNRS  (1950 -  1958)
Institut des Hautes Études Scientifiques (en) Itzuli  (1959 -  1970)
Collège de France  (1970 -  1972)
Université Paris-Sud  (1972 -  1973)
Montpellierreko Unibertsitatea  (1973 -  1984)
CNRS  (1984 -  1988)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaNicolas Bourbaki
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

iTunes: 638989076 Musicbrainz: 16ad763d-2a7e-473f-903c-e81a32780bad Find a Grave: 138964282 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Weimarko Alemanian jaioa, 1938an, hamar urte zituela, Frantziara joan zen, iheslari. Montpellierko Unibertsitatean aritu zen ikasten. Graduatu ondoren, Parisko École Normale Supérieurren sartu zen (1948-1949). 1949an, Nancyko Unibertsitatera joan zen, eta analisi funtzionala landu zuen han, Dieudonnérekin. Bourbaki taldeko matematikaria izan zen André Weil, Henri Cartan eta Dieudonnérekin batera, eta han aurkeztu zuen tesia, Produits tensoriels topologiques et espaces nucléaires.

1953tik 1956ra, Sao Pauloko eta Kansasko unibertsitateetan ibili zen. Urte haietan, bestelako alor batzuk hasi zen lantzen, topologia eta geometria, bereziki. Kansas utzirik, Ikerketa Zientifikorako Nazio Zentrora itzuli zen. 1959an, lanpostu bat onartu zuen Ikerketa Zientifiko Aurreratuetako Institutuan. 1966an, Fields domina jaso zuen.

Ekarpenik garrantzitsuenak geometrian, zenbakien teorian, topologian eta analisi konplexuan egin zituen Grothendieckek. Weilen zenbakien teoriaren aieruak frogatzeko baliagarria izan zen teoria bat asmatu zuen. Riemann-Roch teoremaren froga aljebraiko bat ere eman zuen. 1988an erretiratu zen; urte hartan bertan, ezetza eman zion Crafoord sariari.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Jackson, Allyn. (2004). (PDF)Notices of the American Mathematical Society 5110.
  2. (Ingelesez) Weber, Bruce; Rehmeyer, Julie. (2014-11-14). «Alexander Grothendieck, Math Enigma, Dies at 86» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  3. (Frantsesez) Cartier, Pierre. (2004). «Un pays dont on ne connaîtrait que le nom (Grothendieck et les " motifs ")» (PDF) Réel en mathématiques-psychanalyse et mathématiques. Editions Agalma (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).