Alessandro Baricco

idazle italiarra

Alessandro Baricco (Turin, Italia, 1958ko urtarrilaren 25a - ) Italiako literatura garaikideko idazlerik ezagunenetariko bat da, bai eta kritikari musikala eta zine-zuzendaria ere.

Alessandro Baricco

(2010)
Bizitza
JaiotzaTurin1958ko urtarrilaren 25a (66 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, telebista aurkezlea, antzerkigilea, musikologoa, eleberrigilea, gidoilaria, literatura-kritikaria, irrati-esataria eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)La Repubblica
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0054621 Allocine: 139821 Allmovie: p272042
Facebook: AlessandroBariccoofficial Spotify: 2y36xhiTAdha9MEDLlQkx9 Last fm: Alessandro+Baricco Musicbrainz: 7aa33b80-8241-42af-994d-001527771e02 Songkick: 492886 Discogs: 444002 Allmusic: mn0002217545 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gianni Vattimo filosofoarekin filosofia ikasketak bukatu ondoren, kritika musikaleko hainbat saiakera argitaratu zituen (musika klasikoaganako zaletasuna gurasoengandik jaso du eta alor honetan duen jakintza bere azterlan pertsonalaren emaitza da): Il genio in fuga (1988), Rossiniri buruz, eta L'anima di Hegel e le mucche del Wisconsin (1992), musikaren eta modernotasunaren arteko harremanari buruz.
Kritika musikaleko kolaborazioak egiten ditu Repubblica egunkariarentzat, eta, kulturari buruzko orrietan, Stampa egunkariarentzat.

Bariccok telebistan ere lan egin du: 1993an, Raitre telebista katean, poesiari buruzko L'amore è un dardo programa aurkezten; eta 1994an, Pickwick, del leggere e dello scrivere izena zuen literatura-saioaren sortzaile eta aurkezlea izan zen, Giovanna Zucconi kazetaria laguntzaile zuela. 1998an, Gabriele Vacis antzerki-zuzendariarekin batera, irakurzaletasuna bultzatzeko helburua zeukan Totem ikuskizuna aurrera eraman zuen; ikuskizun horrekin, geroago, Italiako hainbat tokitatik bira egin zuten (Raidue kateak grabatu eta telebistatik emandako ikuskizunarekin Rizzoli argitaletxeak bi bideokasete kaleratu zituen, eta Fandango argitaletxeak liburu bat).

Bariccok 90eko hamarkadan idatzi zituen ospea eman zioten lehen eleberriak: Castelli di rabbia (1991), Oceano mare (1993) eta Seta (1996) — euskaraz Zeta, Koldo Bigurik itzulia, Igela argitaletxea (2001) —, kritikaren erabateko oniritzia lortu ez duena; City (1999) eta Senza Sangue (2002) — euskaraz Odolik gabe, Fernando Rey Escalerak itzulia, Igela argitaletxea (2020) —. 1994an Novecento. Un monologo argitaratu zuen, gero antzezlan bihurtu zena (1994tik aurrera Eugenio Allegri aktorea eta Gabriele Vacis zuzendariarekin, eta 2003an Arnoldo Foàrekin beste muntaia batean); pelikula bat ere egin zen, Giuseppe Tornatoreren La leggenda del pianista sull'oceano. La Stampa eta La Repubblica egunkarietan idatzitako artikuluen bi bilduma (Barnum, 1995ean, eta Barnum 2, 1998an) atera zituen Feltrinelli argitaletxean. Antzezlan bat ere idatzi zuen 1996an Luca Ronconi zuzendariarentzat: Davila Roa; lan hori Erromako Teatro Argentina antzokian aurkeztu zen, baina ez zen inoiz argitaratu.

2002an Next (Feltrinelli) argitaratu zuen, globalizazioari buruzko saiakera laburra. 2003ko otsailean Dino Audino argitaletxeak Partita spagnola gidoia kaleratu zion, Bariccok 1987an Lucia Moisio idazlearekin batera idatzi zuena. Istorio hau XVIII. mendeko ahots txuriko abeslaria zen Farinelliri buruzkoa da, nahiz eta pertsonaiaren datu historikoetara ez den gehiegi hurbiltzen.

2004. urtean, Omero, Iliade (Feltrinelli) argitaratu zuen, Maria Grazia Cianik itzulitako Iliada lanean oinarrituta, geroago antzokietan irakurria izan zena.

2005ean, Questa storia eleberria argitaratu zuen, Domenico Procaccik sortutako Fandango argitaletxean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Baricco