Alemaniar Arkeologia Institutua

Alemaniar Arkeologia Institutua (alemanez: Deutsches Archäologisches Institut) mundu osoko arkeologia ikerkuntza erakunde garrantzitsuenetako bat da, Alemaniako Kanpo Harrenanetarako Ministerioaren babespean dagoen zientzia erakundea ere badelarik. 1829an Erroman Otto Magnus von Stackelberg, Theodor Panofka eta August Kestnerrek Instituto di corrispondenza archeologica izenez sortu zuten, eta 1832tik aurrera egoitza nagusia Berlin hirian izan zuen, aldiz bulegoak beste hainbat hirietan ere baditu: Atenas, Erroma, Istanbul, Kairo, Damasko, Bagdad, Teheran eta Sana. Bere Erromatar-Germaniar Batzordeak (Römisch-Germanische Kommission), historiaurreko arkeologiari buruzko munduko liburutegi handienaz osatua zegoen, Frankfurt am Main hirian dagoelarik, Antzinaro Klasikoaren batzordea Munichen du, eta bere Kultur Ez-Europarren Arkeologia Batzordea Bonn hirian dago. 2008z geroztik erakunde honetako presidentea Hans-Joachim Gehrke da.

Kanpo estekak aldatu