Alemaniako Konstituzio Auzitegia

Alemaniako Konstituzio Auzitegi Federala (alemanez Bundesverfassungsgericht) Alemaniako Errepublika Federaleko legeen konstituzionalitatea kontrolatzearen arduradun den konstituzio organoa da. Egoitza Karlsruhe hirian du. Bi senatuz osatuta dago, bakoitzak zortzi kide ditu, hauetako lau Bundestageko batzorde batek hautatutakoak dira, aldiz beste lauak Bundesrat organoak hautatutakoak dira, betiere hautatuta izateko hiru herenen gehiengoaren bozka behar delarik. Quorum handi hau lortzeko gehiengo politikoa eta oposizioaren arteko akordio eta adostasunen beharra du, honekin politikaren independentzia eta epaileen inpartzialitatea lortu nahi da. Orokorrean, hautatutako pertsonak ez daude inongo alderdi politikori atxikiak edo lotuak.

Alemaniako Konstituzio Auzitegiaren eraikina Karlsruhe hirian.

Konstituzio Auzitegi Federalak gainontzeko beste konstituzio organoen helegiteak jaso ditzake, baina baita banako pertsonen helegiteak ere, hauek estatu organo baten lege, administrazio edo auzitegi jarduerek euren oinarrizko eskubideak urratu dituztela uste edo irudituz gero.

Kanpo estekak aldatu