Aleksandr Solzhenitsin

idazle errusiarra

Aleksandr Isaievitx Solzhenitsin (errusieraz: Алекса́ндр Иса́евич Солжени́цын, ɐlʲɪˈksandr ɪˈsaɪvʲɪtɕ səlʐɨˈnʲitsɨn ahoskatua; Kislovodsk, 1918ko abenduaren 11a – Mosku, 2008ko abuztuaren 3a)[1]Errusiako eleberrigile, antzerkigile eta historialaria izan zen. Gulag artxipelagoa eta Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan bere eleberriei esker, mundu osoan sobietar gulag edo espetxe-sistemaren bizitza ezagutarazi zuen. Bigarren Mundu Gerran aritu ondoren, sobietarren aurkako propaganda idazteagatik atxilotu eta bertan zenbait urte eman zituen. 1970ean Literaturako Nobel Saria eman zioten. 1974an SESBetik kanporatua izanik ere, 1994an itzuli zen[2].

Aleksandr Solzhenitsin

(1974)
Bizitza
JaiotzaKislovodsk1918ko abenduaren 11
Herrialdea Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku2008ko abuztuaren 3a (89 urte)
Hobiratze lekuaDonskoe cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaIsaackly Semyonovich Solzhenitsyn
AmaTaisiya Zakharovna Shcerbak
Ezkontidea(k)Natalya Reshetovskaya (en) Itzuli  (1940ko apirilaren 27a -  1948ko abendua)
Natalia Solzhenitsyna (en) Itzuli  (1973ko apirilaren 20a -  2008ko abuztuaren 3a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSouthern Federal University (en) Itzuli
Rostov State University (en) Itzuli
(1936 - 1941)
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Dmitry Morduhai-Boltovskoi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria, eleberrigilea, gidoilaria, antzerkigilea, poeta, public figure (en) Itzuli, prosalaria, iritzi-kazetaria, maisu/maistra, militarra, militantea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoashort novel (en) Itzuli
kontakizun laburra
opinion journalism (en) Itzuli
saiakera
eleberria
Q32361017 Itzuli
hiztegigintza
Q14914597 Itzuli
Zerbitzu militarra
GraduaTeniente lehena
kapitain
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErrusiar Eliza Ortodoxoa

solzhenitsyn.ru eta solzhenitsyncenter.org
IMDB: nm0813681 iTunes: 2664103 Musicbrainz: a53f258a-b79b-44a8-81ad-80c905d0801e Discogs: 1728986 Find a Grave: 28763542 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta literatura ekinbidea aldatu

Matematika ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerran artilleria kapitain izan zen. 1945ean atxilo hartu zuten, gutun batean Stalin kritikatzeagatik, eta kontzentrazio esparru batean eduki zuten hamaika urtez. Askatasuna lortu zuenean, Riazanen jarri zen bizitzen, eta irakasle gisa lan egin zuen 1962 urtera arte. Urte hartan bertan Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan eleberri laburra argitaratu zuen, kontzentrazio esparru bateko preso baten egun arrunt baten kontakizuna. Obra hori halako mugarria izan zen XX. mendeko errusiar literaturaren historian, hura izan baitzen lehena Stalinen kontzentrazio esparru batean gertatzen zena aipatzen. Hilabete batzuk geroago beste bi kontakizun argitaratu zituen: Matrionaren etxea eta Kretxetovka-ko ezezaguna. Hasitako ildoari jarraituz, Minbiziaren pabiloia (1967) eta Lehen zirkulua (1969) obretan Stalinen garaiko izua deskribatu zuen. Obra horiek Mendebaldean baino ez ziren argitaratu, eta Sobietar Batasunaren mugetatik kanpo izan zuten oihartzunagatik Literaturako Nobel saria jaso zuen 1970ean. 1970eko hamarkadan ziklo historiko baten kontakizuna idazten hasi zen, 1917ko iraultzaz geroztik bere herrialdean izandako aldaketen berri emanez. Zikloari Gurpil gorria izena jarri zion eta hiru eleberri hauez osatua zegoen: 1914ko abuztua (1971); 1916ko azaroa (1984) eta 1917ko martxoa. Bien bitartean, 1974an beste obra erraldoi baten lehen atala argitaratu zuen: Gulag uhartedia (1973-1978). Obra horretan, berriro ere, datu eta dokumentu pila batez lagundurik, Stalinen kontzentrazio esparruetako bidegabekeriak deskribatu zituen. Urte hartan bertan, 1974an, Errusiatik egotzi zuten. Zurichen jarri zen bizitzen eta bere Oroitzapenak (1975) eta Lenin Zurichen (1976) argitaratu zituen. 1976an, Estatu Batuetan egindako bisitaldi batean, han egindako hitzaldiak argitaratu zituen: Ameriketako diskurtsuak. Azkenik, Estatu Batuetan geratu zen bizitzen, Vermonten.

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu