Alejo Carpentier Valmont (Lausana, Suitza, 1904ko abenduaren 26a - Paris, 1980ko apirilaren 24a) kubatar idazle eta musikologoa izan zen. Herri-ohiturak kontuan hartu zituen idazle barrokoa izan zen, eta Ameriketako eleberrigile handienetakoa. Errealismo magikoaren aitzindaritzat jotzen da. Batez ere, El siglo de las luces eleberriagatik da ezaguna. 1977 urtean, Cervantes saria jaso zuen.

Alejo Carpentier

cultural attaché (en) Itzuli

1966 -
enbaxadore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlejo Carpentier Valmont
JaiotzaLausana1904ko abenduaren 26a
Herrialdea Kuba
 Frantzia
HeriotzaParisko 7. barrutia1980ko apirilaren 24a (75 urte)
Hobiratze lekuaColón Cemetery, Havana (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, saiakeragilea, musikologoa, literatura-kritikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea eta argitaratzailea
Lantokia(k)Habana
Paris eta Caracas
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduasurrealismoa
magic realism (en) Itzuli

IMDB: nm0139489 Discogs: 3133720 Find a Grave: 7761429 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Frantses kulturako giroan hezi zen. Kazetaritzan jardun zuen lehendabizi. Arkitektura-ikasketak egiten hasi zen, baina bukatu gabe utzi zituen. 1924-1928 bitartean, Carteles aldizkariko zuzendaria izan zen, eta La Revista de Avance aldizkariaren sortzaileetako bat, 1927an. Urte hartan, kartzelan sartu zuten ideia ezkertiar nazionalistak zituela eta. Libre utzi zutenean, Parisa egin zuen ihes, non surrealismoa bereganatu zuen. Bertan, 1939 urtera arte egon zen, etaImán aldizkariko zuzendaria izan zen, besteak beste.

Caracasen bizi izan zen 1945tik 1959ra bitartean, eta irratian eta publizitatean lan egin zuen. 1959an, Kubako Iraultzaren garaipena zela eta, bere herrialdera itzuli zen, eta iraultzaileekin bat egin zuen. Geroago, Kubako gobernu iraultzailearen enbaxadore izan zen Frantzian, eta Parisen hil zen, 1980an.

Harreman estua izan zuen Amadeo Roldán musikariarekin eta Nueva Trova Cubana delakoaren lehen kontzertuak antolatu zituen.

Idazlanak aldatu

Gazterik hasi zen Kubako tradizio afrikarra aztertzen eta, molde horretako poesia lantzeaz gainera, afrikar musikako kontzertuak antolatu zituen. 1933an idatzi zuen lehen eleberriak (¡Ecué-Yamba-O!, 1933) tradizio hartako balioak adierazi zituen. Eleberriak interes handiago du estilistika-ariketa eta dokumentu gisa, kontakizun gisa baino, eta ez dauka zerikusirik hurrengo lanekin. 1946an, La música en Cuba (1946, Musika Kuban) saiakera eman zuen argitara.

Bere eleberri nagusiak El reino de este mundo (1949, Mundu honetako erreinua), Los pasos perdidos (1953, Urrats galduak) eta El siglo de las luces (1962, Argien mendea) dira. Azken eleberri hori kronika historiko mardul bat da, Karibean kokatua, Frantziako Iraultzak sortu zituen kontraesanen eta indarkeriaren berri ematen duena.

Kontakizun laburrak eta ipuinak ere idatzi zituen, besteak beste, El derecho de asilo (1972, Babes-eskubidea). Haren azken lanak La consagración de la primavera (1978, Udaberriaren sagara) eta El arpa y la sombra (1979, Arpa eta itzala) dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejo Carpentier