Alejandro Goikoetxea Omar (Elorrio, Bizkaia, 1895eko martxoaren 23a - Madril, 1984ko urtarrilaren 30a) euskal herritar ingeniaria izan zen. Bilboko Burdin Hesia eraikitzeko lanen zuzendari izan zen; Hesia erori zenean Eusko Gudarosteak traidoretzat hartu zuen.

Alejandro Goikoetxea

Bizitza
JaiotzaElorrio1895eko martxoaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1984ko urtarrilaren 30a (88 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia aldatu

Elorrion jaio zen 1895eko martxoaren 23an.

Bilboko Burdin Hesia eraikitzeko lanen zuzendari izan zen. Bilbo inguratzen zuen defentsa hesi horren asmoa zen, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, armada frankista geldiaraztea. Garai hartako arma modernoen aurrean (hegazkinak, bereziki), defentsa sistema aski ahula eta zaharkitua zen.[1][2][3]

1937. urtean Francoren aldera aldatu zen. Burdin Hesiaren xehetasun guzti-guztiak ezagutzen zituenez, euskal abertzaleek leporatu izan diote Burdin Hesi hura hain erraz erori izana, oso sendoa zela uste baitzuten, eta horrexen ondoren, Bilbo eta Bizkaiko azken herriak ere bai. Horrenbestez, Alejandro Goikoetxea traidoretzat gogoratu izan da eusko abertzaleen artean.[4][5] Hala ere, badirudi haren traizioak frankistei ez ziela askorik balio izan Burdin Hesia gainditu eta Bilbo konkistatzeko, ordurako ondo-ondo ezagunak baitzituzten defentsa sistema zaharkitu horren xehetasun gehienak, hegazkinetatik egindako argazkiei esker.[1][2]

Hurrengo urtean abiarazi zuen Talgo izeneko trenaren proiektua, Jose Luis Oriol enpresaburuaren babes ekonomikoarekin. TALGO izena sortzeko, Tren Articulado Ligero Goicoechea-Oriol izenaren hasierako letrak erabili zituzten, hau da, eta 1941. urtean burdinbideetan hasi zen Talgo trena.

Euskal Herrian eta batez ere Elorrion ondo ikusia eta gogoratua ez zenez, inoiz ez zen bere jaioterrira itzuli. Alejandro Goikoetxea 88 urterekin hil zen, Madrilen, 1984ko urtarrilaren 30ean. Han bizi dira gaur egun haren seme-alabak eta bilobak.[6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu