Aldizkari zientifiko

ikerketa zientifikorako aldizkako argitalpena

Aldizkari zientifikoa gai zientifikoei buruzko aldizkako argitalpena da, bai ikertzaileen artikuluak argitaratzeko plataforma gisa, bai publiko orokorrarentzako dibulgazio gisa (askotan bi funtzioak aldizkari bakarrean konbinatzen dira). Aditu-batzorde batek laguntzen dio editoreari aurkeztutako artikuluen kalitatea eta zorroztasun zientifikoa neurtzeko. Aldizkari zientifikoen artikulu gehienak, argitaratu gabeko emaitzak aurkezten dituztenak gutxienez, ikerketa-gaiaren egoera deskribatzen duen sarrera batekin hasten dira ikerketa-lanaren garrantzia kokatzeko, ondoren ikerketaren metodologia (materialak eta metodoak) edo erabiliko diren oinarrizko terminoak azaltzen dituzte. Azaldu beharrekoa azalduta, bukaeran aurkeztuko dira lortutako emaitzak, ondorioak, konpondu gabeko galderak eta etorkizuneko ikerketarako bide posibleak. Artikulu gehienek hasieran laburpentxo bat dute (edo abstract), askotan eleanitza, irakurleari intereseko gaia ote den jakiteko laguntzen diona. Munduko aldizkari zientifiko zaharrena Frantziako Journal des savants da, lehenengo aldiz 1665ean argitaratua. Aldizkari Ìnpaktu-faktore handieneko aldizkarien artean izaera "orokorreko" Nature eta Science daude, edo The New England Journal of Medicine edo Lancet medikuntzan espezializatuak.

UZTARO, giza eta gizarte-zientzietako aldizkariaren 100. alea (2017)
Nature aldizkariko lehen azala (1869)

Edizioa aldatu

Aldizkari zientifikoetan artikuluek honako urrats hauek gainditzen dituzte:

  1. Editore batek hasierako kalitate minimoa ziurtatzen du.
  2. Espezialistek osatutako aldizkariaren aholku- edo zientzia-batzordeak artikuluaren kalitatea ebaluatzeko prozesua, peer review edo parekoen ebaluazioa izenekoa. Ikaskideak edo epaileak normalean bi izan arren, "pareko" hitzak ez du hemen "bi" esan nahi, egilearen "ezagutza maila antzekoa dutela edo antzeko pertsona direla" baizik.
  3. Ortografia- eta formatuaren-zuzenketa (letra larriak, letra lodia, letra etzana, epigrafeak, bibliografia. . . ). URLen egiaztapena.
  4. Estiloarenen berrikuspen-prozesua eta testuaren ulergarritasunaren hobekuntza. Siglak zabalu egiten dira eta, behar izanez gero, ilustrazioak eta azalpen-irudiak gehitzen dira. [1]

Euskarazko aldizkari zientifikoak aldatu

 
Aldiri aldizkari berria (Argia, 2010)

Euskal Herriko kultur eszenatokiaren barruan, hainbat ekimen izan dira euskal aldizkari jasoak sortzeko. Historikoki garrantzitsua izan zen Euskaltzaindiak 1920an Euskera aldizkaria sortzea. Geroxeago 1947an Aranzadi elkarteak Munibe aldizkaria sortu zuen. Hasieran antropologia, arkeologia eta etnologia gaiak landu zituen hasieran, baina gero 1949az geroztik natur zientziak ere lantzen hasi ziren; eta 2013. urtetik aurrera Munibe Monographs ere bai.

Karmel aldizkaria gerraurrean sortu zen. Aldizkaria hiru aro izan ditu, 1970. urtean abiatzen da hirugarren eta azken aroa.

Euskarazko aldizkari aitzindariak beste hauek ere izan ziren: Egan (1948an sortu zen, eta 1953. urtean euskarazko aldizkari elebakarra bihurtu zen), Euzko-Gogoa, ASJU (euskal hizkuntzalaritzaren internazionalizazioa ekarri zuena), Jakin (hasieran Yakin izan zen), Branka eta Zuzen.[2]

 
Kondaira

80ko hamarkadan, Hegoaldean 1936ko gerratik ezagutu ez zen egonkortze politikoaren babespean, hainbat erakunde, elkarte edo enpresa (kultural) berri sortu ziren. Horietako askok aldizkari edo liburuak argitaratzeari ekin zioten. Ondorioz, euskarazko produkzio jasoak ordura arte bizi gabeko hazkundea izan zuen. Inguma datu-basearen arabera, 1979-1990 urte-tartean euskarazko lanak argitaratzen zituzten 25 argitaletxe eta 62 aldizkari egon ziren. Argitaletxeek maila jasoko 367 liburu eta itzulpen argitaratu zituzten. Aldizkariek, berriz, 2.901 dokumentu (2.485 artikulu, 390 liburu-aipamen eta 26 itzulpen-artikulu). Garai horretan goi-mailako euskarazko 17 aldizkari zeuden, hau da, euskara hutsean argitaratutakoak. Multzo gisa beraien ezaugarri nagusiak hiru ziren: alde batetik, erakunde argitaratzaileak euskal kulturgintzakoak zirela627, lau kasutan izan ezik (Argia, HABE, UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitatea); bestetik, euskarazko 17 aldizkari horietan metatu zela 80ko hamarkadan aldizkarietan kaleratutako euskarazko produkzio gehiena (hau da, % 81); eta hirugarren eta azkenik, aldizkariak Euskara Batuan idatzita zeudela (pixka bat urruntzen den bakarra Karmel aldizkaria da628). 1979-1990 artean euskarazko aldizkarien erakunde argitaratzailea eta produkzioa honelakoa izan zen:[2]

Erakunde argitaratzailea Aldizkaria Sorrera-urtea Dokum. kop. (1979-1990)
Jakinkizunak Jakin 1956 392
Euskaltzaindia Euskera 1956 341
Elhuyar Kultur Elkartea Elhuyar aldizkaria 1974 340
Karmeldarrak Karmel 1970 (1931) 286
HABE Zutabe 1983 278
RSBAP Egan 1953 (1948) 179
EIZIE Senez 1984 160
Argia Larrun 1985 105
Labayru Idatz & Mintz 1983 57
AEK Ele 1986 52
Deustuko Unibertsitatea Enseiukarrean 1986 36
UPV/EHU Tantak 1989 33
EIE Hegats 1989 32
UPV/EHU Ekaia 1989 22
Soziolinguistika Klusterra Bat, soziolinguistika 1990 15
EIE Idatz/Hegats (buletina) 1983 14
UEU Uztaro 1990 8

Munibe Aranzadi Elkartearen aldizkarietako bat da. 1947an sortu zen arkeologia, etnografia eta natur zientziei buruzko ikerketak jasotzeko. Urteko maiztasuna du eta publiko zientifikoari zuzenduta dago.[3]

Inguruak Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoen Elkartearen unibertsitate-aldizkaria da 1986etik aurrera. Formatu digitalean ere argitaratzen da. ISSN 1695-8748 [4]

Senez aldizkaria Martuteneko Itzultzaile Eskolak sortu zuen baina, 1987an EIZIE sortu zenean, EIZIE arduratu zen aldizkariak.

 
Elhuyar Zientzia eta Teknologia

Hamarkadaren erdialdean beste sei aldizkari sortu ziren. Euskaraz argitaratzeaz gainera, hizkuntzarekin oso lotuta zeuden: Literaturarekin (Idatz & Mintz, Hegats, Enseiukarrean), Itzulpengintzarekin (Senez), Glotodidaktikarekin (Zutabe eta Ele). Hamarkadaren amaieran, bost aldizkari berri sortu ziren, hizkuntza ez zen beste gai berriak lantzen zituztenak: Hezkuntza (Tantak), Zientzia eta Teknologia (Ekaia) eta Giza eta Gizarte Zientziak (Uztaro). Baita hizkuntzari buruzko aldizkari berriak ere kaleratu ziren: Bat ( EKB eta SEIk ekoitzia Soziolinguistika-arlokoa) eta Hegats (EIErena, literaturari buruzkoa).

Eleria Euskal Herriko legelarien aldizkaria da, 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen.[5]

 
Ekaia aldizkaria

Ekaiak, 1989an sortua, zientziaren euskarazko dibulgazioaren esparruan hutsune bat bete nahi zuen. Izan ere, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariak dibulgazio orokorra egiten zuen eta Elhuyar aldizkaria (edo Elhuyar txikia) ikerketara bideratuta zegoen. Beraz, Ekaia goi-dibulgazioa euskaraz egiteko sortu zen. Geroago Elhuyar aldizkaria (edo Elhuyar txikia) desagertu zen eta Ekaiak bete zuen espazio hori.

Lapurdum 1996an Jean-Baptiste Orpustanek sortu zuen, eta urtero argitaratzen dute euskal gaiak eta, batez ere, euskara ikertzen nabarmendu dena.[6]

Eleria Euskal Herriko legelarien aldizkaria izan zen, 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen.[5]

Uztaro aldizkaria ondo finkatuta zegoenean UEUk beste hiru aldizkari sortu zuen geroago: Kondaira historiaz, Aldiri, Arkitektura eta abararkitekturaz, eta Osagaiz osasun-zientziaz.

Gogoa aldizkaria 2001ean sortu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak (ILCLIk). Urtean bitan argitaratzen da, euskaraz. Orokorrean zientzia kognitiboak jorratzen ditu, eta bereziki hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintza. Saiatzen da uztartzen logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala.[7] 2021ean 400dik gora artikulu argitaratuta zituen.[8][9]

Nazioarteko eragina aldatu

Nazioarteko aldizkari aurkibiderik entzutetsuena Journal Citation Reports da. [10] Azken bertsioak, JCR 2008, 8.194 argitalpen baino ez ditu. Hala ere, haiek dira hautaketa irizpide zorrotzak betetzen dituztenak. [11] Irudikatutako irudikapena izan arren, badirudi guztia eremu anglosaxoira eta zientzia purura, medikuntzara eta bizitzara bideratuta dagoela, 2008ko JCRak katalanezko 19 argitalpen biltzen ditu, Espainiako argitalpenen% 35,2 ordezkatzen dutenak. JCR edizioei dagokienez, 17 Zientziari dagozkio eta 2 bakarrik Gizarte Zientziei .

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. a b Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990). UEU ISBN 978-84-8438-374-1. (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  3. (Gaztelaniaz) Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Munibe. (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).
  4. http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/213192
  5. a b «ELERIA aldizkaria. Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  6. L'Express : Les 100 qui font bouger le Pays basque
  7. «Gogoa aldizkaria - Dialnet» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  8. «Gogoa aldizkaria - Google Scholar» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  9. «GOGOA :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  10. (JCR, Thomson Reuters)
  11. (Testa, 2006)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu