Alderdi Politiko Erreformatua

Herbehereetako alderdi politikoa

Alderdi Politiko Erreformatua (nederlanderaz: Staatkundig Gereformeerde Partij, SGP) Herbehereetako kalbindar[1] alderdi politiko kontserbadore eta kristau-eskuindarra[2][10][11][12] da. Erreformatu izena ez dagokio erreforma politikoei, ezpada kalbinismoari. SPG oposizioan baino ez den egon Herbehereetako alderdi politikorik zaharrena da; 1925etik hauteskunde orokorretan bozen % 1,6 eta % 2,5 lortu izan du. Bere ideal ortodoxoak direla-eta, eta oposizioan baino ez denez egon, lekukotasun-alderditzat jotzen dute, hots, agintea egikaritzea baino bere printzipioak atxiki eta zabaltzea nahiago duen alderdia. 2012ko hauteskunde orokorretatik, Estatu Orokorretako Bigarren Ganberan 150 eserlekuetako 3 eduki ditu.

Alderdi Politiko Erreformatua
Staatkundig Gereformeerde Partij
LehendakariaDick van Meeuwen
BuruzagiaKees van der Staaij
Sorrera1918ko apirilaren 24an
Egoitza nagusiaBurgemeester van Reenensingel 101, Gouda
Ideologia politikoaKalbinismoa[1]
Kontserbadurismo soziala[2]
Teokrazia[3][4][5][6]
Euroeszeptizismo biguna[7][8]
Kideak29.345 (2021)[9]
Nazioarteko kidetzaEuropako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR)
Gazte-erakundeaAlderdi Politiko Erreformatuko Gazteak
Eserlekuak erakundeetanLehen Ganbera:
2 / 75

Bigarren Ganbera:
3 / 150

Probintzia Estatuak:
14 / 570

Europako Legebiltzarra:
1 / 29

Erregearen Komisarioak:
0 / 12
sgp.nl

Alderdia, jatorriz, sufragio unibertsalaren aurka agertu zen, "etxeko gizonen sufragio" (nederlanderaz: huismanskiesrecht) batez ordeztu nahian. Horretaz gain, heriotza-zigorra berrezartzearen aldekoa da, 1870an Bigarren Ganberak deuseztatu zuena, bai eta sexu berekoen arteko ezkontza deuseztatzearen alde ere. Sarri, alderdia protestante fundamentalistatzat hartzen da.[13]

Historia aldatu

 
1990–2015 logoa.

SGP 1918ko apirilaren 24an Middelburgen sortu zen, sasoiko alderdi kristau protestanteekiko gogogabetasuna zela-eta, hots, ARP eta CHU. Alderdiaren programa sinesbide erreformatuek aldarrikatzen dituzten Bibliako balio eta arauetan datza. Gerrit Hendrik Kersten-ek, Lagunarte Erreformatuetako artzainak, alderdia sortzea sustatu zuen. Alderdiak lehenengo aldiz esku hartu zuen 1918ko hauteskunde orokoerretan, bost probintzietan erroldatu eta 5.180 boz (bozen % 0,39) lortu zituen, eserleku bat lortzeko gutxiegi. 1922ko hauteskunde orokorretan, SGPk eserleku bat jadetsi zuen, eta harrezkero Bigarren Ganberan beti eduki izan du ordezkariren bat. Horregatik, Bigarren Mundu Gudaren aurreko Herbehereetako alderdi bakarra da, ordutik gainerako alderdi politiko guztiak desegin edo elkartu izan baitira edo izenez aldatu izan baitute.

SGPko Bigarren Ganberako taldeburuak:

  • 1922–1945: Gerrit Hendrik Kersten
  • 1945–1961: Pieter Zandt
  • 1961–1971: Cor van Dis sr.
  • 1971–1981: Hette Abma
  • 1981–1986: Henk van Rossum
  • 1986–2010: Bas van der Vlies
  • 2010–gaur egun: Kees van der Staaij

Bigarren Ganberako taldeburua 1986tik 2010era arte Bas van der Vlies izan zen, eta, horrez gain, 1986ko, 1989ko, 1994ko, 1998ko, 2002ko, 2003ko eta 2006ko hauteskunde orokorretan alderdiburua izan zen. Bigarren Mundu Gudatik gaur artean, Herbehereetako politikagintzan urte gehien (24) egin dituen alderdiburua izan da.

Hauteskunde-emaitzak aldatu

 
Bigarren Ganberako eserleku-kopuruaren garapena 1956az geroztik.

Lehen nahi Bigarren Ganberan SGPk eserleku kopuru egonkorra atxiki du. 2017ko martxoaren 15ean, alderdiak inoiz jasotako boz-kopururik handiena jaso zuen: 218.950.

Bigarren Ganbera
  • 1922–1925: 1 eserleku (100etik)
  • 1925–1929: 2 eserleku
  • 1929–1937: 3 eserleku
  • 1937–1956: 2 eserleku
  • 1956–1994: 3 eserleku (150etik)
  • 1994–1998: 2 eserleku
  • 1998–2002: 3 eserleku
  • 2002–2012: 2 eserleku
  • 2012–gaur egun: 3 eserleku[14]
Lehen Ganbera
  • 1956–1959: 1 eserleku
  • 1959–1971: 0 eserleku
  • 1971–1983: 1 eserleku
  • 1983–1987: 2 eserleku
  • 1987–1991: 1 eserleku
  • 1991–2011: 2 eserleku
  • 2011–2015: 1 eserleku
  • 2015–gaur egun: 2 eserleku

Gizarte-babesa aldatu

 
Herbehereetako Bibliaren Gerrikoa (2010eko hauteskundeak).

SPGren aldekoak geografikoki Herbehereetako Bibliaren Gerrikoan bilduta daude, hau da, biziki erreformatuak diren udalerrien lurralde-zerrendan: hegoaldean Zeelandatik Overijsselgo sartalderaino (Staphorst) hedatzen da, Goeree-Overflakke eta Alblasserwaarden (Hego Holanda) eta Veluwe (Gelderland) igarota. Halaber, SPG Urk uharte ohian oso sendoa da, bai eta Uddelen ere; leku bietan 2017an boz gehienak jaso zituen.[15]

SGPren aldekoak nagusiki sinesbide erreformatutik etortzen dira. Soziologiaren literaturan SGPren hautesleria gehienbat bevindelijk gereformeerden (euskaraz: «bizipenaren erreformatuak») delakoek osatzen dute, norberaren erlijio-bizipena oso garrantzitsutzat daukaten kristau erreformatuek. Tade hura hainbat eliza txikiez osatuta dago: Kristau Eliza Erreformatuak, Lagunarte Erreformatuak, Eliza Erreformatu Leheneratua eta Herbehereetako Lagunarte Erreformatu Zaharrak, bai eta Herbehereetako Eliza Protestantearen adar kontserbadorea ere, Elkarte Erreformatua. Dena dela, eliza eta eliza-adar horietako kide guztiek ez dute SGPren alde bozkatzen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Honako sorburu hauek SGP kalbindar alderdi politikoa dela baieztatzen dute:
  2. a b «Parties and Elections in Europe» www.parties-and-elections.eu (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  3. (Ingelesez) Wejnert, Barbara. (2010-07-16). Democratic Paths and Trends. Emerald Group Publishing, 29 or. ISBN 978-0-85724-091-0. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  4. (Ingelesez) Mammone, Andrea; Godin, Emmanuel; Jenkins, Brian. (2013-05-07). Varieties of Right-Wing Extremism in Europe. Routledge, 111 or. ISBN 978-1-136-16751-5. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  5. (Ingelesez) Nelsen, Brent F.; Guth, James L.. (2015-03-31). Religion and the Struggle for European Union: Confessional Culture and the Limits of Integration. Georgetown University Press, 312 or. ISBN 978-1-62616-070-5. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  6. (Ingelesez) Jedan, Christoph. (2013). Constellations of Value: European Perspectives on the Intersections of Religion, Politics and Society. LIT Verlag Münster, 14 or. ISBN 978-3-643-90083-8. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  7. (Ingelesez) Caiani, Manuela; Guerra, Simona. (2017-02-22). Euroscepticism, Democracy and the Media: Communicating Europe, Contesting Europe. Springer, 105 or. ISBN 978-1-137-59643-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  8. (Nederlanderaz) «SGP in verkiezingsprogramma: euro is onhoudbaar, wel in EU blijven» nos.nl (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  9. (Nederlanderaz) «Staatkundig Gereformeerde Partij (SGP) | Documentatiecentrum Nederlandse Politieke Partijen (DNPP)» dnpp.nl (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  10. (Ingelesez) Overstreet, William. (1999). Political Handbook of the World, 1999: Governments and Intergovernmental Organizations As of March 1, 1999, Or Later, With Major Political Developments Noted Through June 1, 1999. CSA Publications, 696 or. ISBN 978-0-933199-14-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  11. (Ingelesez) Maggini, Nicola. (2016-10-31). Young People’s Voting Behaviour in Europe: A Comparative Perspective. Springer, 115 or. ISBN 978-1-137-59243-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  12. (Ingelesez) Voerman, Gerrit; Lucardie, Paul. (1992). «The extreme right in the Netherlands» European Journal of Political Research 22 (1): 35–54.  doi:10.1111/j.1475-6765.1992.tb00304.x. ISSN 1475-6765. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  13. (Ingelesez) Abedi, Amir. (2004). Anti-political Establishment Parties: A Comparative Analysis. Psychology Press, 62 or. ISBN 978-0-415-31961-4. (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
  14. (Nederlanderaz) «Fracties» www.tweedekamer.nl (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  15. (Nederlanderaz) «Uitslagenkaart Tweede Kamerverkiezingen 2017 per stembureau» nrc.nl (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).

Ikus, gainera aldatu