Alderdi Eder Gipuzkoako Donostia hiriburuko Erdialdean dagoen parke edo lorategia da. Kontxa aparkalekua izeneko lurpeko ibilgailuentzako ordainpeko aparkalekua du.

Alderdi Eder

Donostia, Erdialdea
Alderdi Eder parkea, atzealdean Donostiako udaletxea.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Alderdi Eder is located in Euskal Herria
Alderdi Eder
Alderdi Eder
Alderdi Eder is located in Gipuzkoa
Alderdi Eder
Alderdi Eder
Alderdi Eder is located in Donostia erdigunea
Alderdi Eder
Alderdi Eder
Koordenatuak: 43°19′14″N 01°59′05″W / 43.32056°N 1.98472°W / 43.32056; -1.98472

Kokalekua aldatu

Kontxa hondartzaren ertzean kokatua, Donostiako udaletxea dago bertan.

Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Kontxa pasealekua, Miramar kalea, Donostiako Klub Nautikoa eta udaletxearen artean hedatzen da.

Historia aldatu

Aurrez Espainiako Armadaren jabegoko lursailak ziren, Donostiako harresien kanpoaldeko zelai eraikiezinak. Garai hartan Errege Soro izena zuen[1], bertan egiten baitziren errege armadaren maniobrak.

Parkeari Alderdi Eder izena Serafin Barojak ipini zion[2]. Armadak parkea Donostiako Udalari saldu ondoren, azken honek 1879ko maiatzaren 28an izen hau ofizialdu zuen[3].

Gaur egun bertan antzinako hiriko Kasinoaren eraikina dago, gaur egungo Donostiako udaletxea dena.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Geografía de Guipúzcoa Serapio Mujika Zufiria, Ingeba webgunean
  2. (Gaztelaniaz) «La letra de la Marcha es pura vanguardia del alegre carnaval» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-08-03).
  3. Alderdi-Eder. Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia