Albion Zitala (gaztelaniaz Pérfida Albión, frantsesez Perfide Albion) Erresuma Batuaren aurkariek edo anglofoboek, eta bereziki frantziar nazionalismoak eta espainiar nazionalismoak, erabili izan ohi duten esapide bat da. Albion antzinako Britainiak jaso zuen lehenbiziko latinezko izena izan zen.

Jada 1793an espainiar jatorriko Augustin Louis de Ximénès frantziar olerkariak olerki batean erabili zuen. Espainian XIX. mendean hedatu zen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu