Alberto II.a Belgikakoa

politikari belgikarra

Alberto II.a Belgikakoa (Stuyvenberg jauregian, Brusela, 1934ko ekainaren 6a) belgikarren erregea izan zen 1993tik 2013an abdikatu zuen arte.

Alberto II.a Belgikakoa

(2010)

Belgikarren errege

1993ko abuztuaren 9a - 2013ko uztailaren 21a
Balduin I.a Belgikakoa - Filipe Belgikakoa
senator by right (en) Itzuli

1958ko martxoaren 11 - 1993ko abuztuaren 9a
Bizitza
JaiotzaLaeken - Laken (en) Itzuli1934ko ekainaren 6a (89 urte)
Herrialdea Belgika
Familia
AitaLeopoldo III.a Belgikakoa
AmaAstrid Suediakoa
Ezkontidea(k)Paola Belgikakoa  (1959ko uztailaren 6a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Saxe-Coburg and Gotha (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstitut Le Rosey (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
nederlandera
alemana
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

Leopoldo III.a erregearen eta Astrid erreginaren bigarren semea izan zen. Genevan eta Bruselan hezi zuten. Bigarren Mundu Gerran, bera eta bere familia Alemaniara deportatu zituzten. 1953an Belgikako gudarostean sartu eta bertako itsas armadan egin zuen soldadutza. Besteak beste, Belgikako senatari, Gurutze Gorriko lehendakari eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide izan zen.[1]

1993ko abuztuaren 9an, haren anaia Baudouin erregea hil ondoren, Belgikako errege bihurtu zen. 2013an uko egin zion koroari Filipe semearen faboretan.[2]

Ezkontzak eta seme-alabak aldatu

1959ko uztailaren 2an, Donna Paola Ruffo di Calabria italiar printzesarekin ezkondu zen; 1937an jaioa, Fulco Ruffo di Calabria printzearen (Guardia Piemonteseko VI. dukea) eta Luisa Gazelliren (Rossana e di Sebastianoko kondesa) alaba zen. Bikoteak hiru seme-alaba izan zituzten:

Paola erreginari buruzko biografia bat idatzi zuen Mario Danneel kazetariak 1999an. Horren arabera, erregeak ezkontzatik kanpoko harreman bat izan zuen Sybille de Selys-Longchamps baronesarekin, eta alaba bat (Delphine Boël) izan zuten elkarrekin. Albertok ez du Delphine alabatzat ezagutu.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Belgium's King Albert II announces abdication. BBC News, 2013/7/3, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2019-2-1).
  3. Affaire Delphine Boël: le roi Albert II se pourvoit en Cassation. Le Soir, 2019/2/1, lesoir.be (Noiz kontsultatua: 2019-2-1).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto II.a Belgikakoa