Luis Alberto Blecua Perdices (Zaragoza, 1941eko azaroaren 13a - Bartzelona, 2020ko urtarrilaren 28a) filologo, irakasle eta idazle espainiarra izan zen. Bere lan nagusiak Espainiako Urrezko Mendearen eta Miguel de Cervantes inguruan izan ziren.

Alberto Blecua

Bizitza
JaiotzaZaragoza1941eko azaroaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2020ko urtarrilaren 28a (78 urte)
Familia
AitaJosé Manuel Blecua Teijeiro
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, filologoa, idazlea eta literatura historialaria
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
KidetzaAcadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Real Academia Española

Biografia aldatu

Alberto Blecuaren familiak ospe handia izan du filologia munduan: aita José Manuel Blecua Teijeiro zen eta anaia José Manuel Blecua Perdices da. Alberto Blecuak bete doktoreago tesia 1973an egin zuen; gaia Pizkunde espainiarraren poeta bat izan zen, Gregorio Silvestre.[1] 1989an PROLOPE ikerketa taldea sortu zuen. Taldearen helburua Lope de Vegaren antzezlan guztiak biltzea eta argitaratzea da. Bi unibertsitatean eskolak eman zituen: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Bartzelonako Reial Acadèmia de Bones Lletresen partaidea, Espainiako Errege Akademiaren akademikoa eta Planeta Sariaren epaimahaia izan zen.[2]

Obra aldatu

  • En el texto de Garcilaso, Madril, Ínsula, 1970.
  • La poesía del s. XV, Madril, La Muralla, 1975. ISBN 84-7133-140-3
  • La transmisión textual de El conde Lucanor, Bellaterra (Bartzelona), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 1980. ISBN 84-7488-014-9
  • Manual de crítica textual, Madril, Castalia, 1983. ISBN 84-7039-413-4. Bere lan garrantzitsuenetariko bat.[3]
  • Lope en 1604, Xavier Tubau (koord.); A. Blecua Perdices eta Guillermo Serés (zuz.), Milenio, 2004.
  • El Quijote y Barcelona. Carme Rieraren edizioa. Bartelona, Ajuntament; Museu d'Història de la Ciutat; Lunwerg, 2005. ISBN 84-9785-170-6
  • Signos viejos y nuevos: estudios de historia literaria, Xavier Tubau-ren edizioa, Bartzelona, Crítica, 2006. ISBN 84-8432-735-3
  • Lope de Vega, Comedias de…, PROLOPE (UAB), I-X atalak, Alberto Blecua zuzendaria, Lleida, Milenio-Universitat Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (1997 - 2010).
  • Lope de Vega, Comedias, PROLOPE (UAB), XI – XIII atalak, Alberto Blecua zuzendaria, Madril, Gredos (2012 – 2014).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu