Albano Dante Fachin Pozzi (Bahía Blanca, Argentina, 1976ko apirilaren 22a) argentinar politikari eta ustelkeriaren aurkako aktibista bat da. Kataluniako prozesu konstituziogilearen eta Ahal Duguren kidea da. 2015etik CSQEP (Catalunya Si Que Es Pot) alderdiaren diputatua eta bozeramaile ordea da Kataluniako Parlamentuan. M-15 mugimenduaren aktibista garrantzitsu bat da.

Albano Dante Fachin

(2014)

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

General secretary of Podem Catalunya (en) Itzuli

2015eko urria - 2017ko azaroaren 6a
Gemma Ubasart i González - Xavier Domènech Sampere
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbano Dante Fachin Pozzi
JaiotzaBahía Blanca1976ko apirilaren 22a (47 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea : English studies (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, ekintzaile soziala eta youtuberra
KidetzaAdvisory Council for the promotion of a Civic and Social Forum for the Constituent Debate (en) Itzuli
Podemos Catalonia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSom Alternativa (en) Itzuli
Podemos
Procés Constituent

IMDB: nm6125089 Facebook: albanodante76 Twitter: AlbanoDante76 Telegram: AlbanoDante Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Argentinako, Buenos Aires probintziako Bahía Blanca hirian jaio zen 1976ko apirilaren 22an. 1992ko apirilaren 4ean, 16 urte zituela, bera eta bere familia guztia Kataluniara joan ziren. Albanok, Sa Palomera de Blanes BHIn ikasi zuen hasieran, eta ondoren, Bartzelonako unibertsitatean filologia ingelesa ikasten hasi zen, Cafèambllet (Kafea esnearekin) proiektua sortzen hasi zen arte, Maria Sibinarekin batera. 2004 urtean, Cafè amb llet aldizkaria sortu eta argitaratzen hasi ziren, bera eta Maria Silbina, hilabetero. 2013an "Artur Mas: ¿dónde está mi dinero?" liburua argitaratu zuen, azken urteetan ustelkeria eta politikaren inguruan egin zituen ikerketen emaitza gisa.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu