Albaniako Erresuma (Erdi Aroa)

Albaniako Erresuma (albanieraz: Mbretëria e Arbërisë, latinez: Regnum Albaniae) Karlos Anjoukoak 1271n ezarritako monarkia izan zen, bizantziarrei Epiroko Despoterria kendu zienean.

Albaniako Erresuma
Regnum Albaniae
Mbretëria e Arbërisë
1272 – 1368
Monarkia
Albaniako Erresumako bandera

Albaniako Erresumako armarria

Geografia
HiriburuaDurazzo (Dyrrhachium, egungo Durrës)
Kultura
Hizkuntza(k)albaniera zaharra
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa, Eliza ortodoxoa
Historia
Aurrekoa
Bizantziar Inperioa
Ondorengoa
Albaniako printzerria
Artikulu hau XVI. mendeko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Albaniako Erresuma».

Historia aldatu

Karlos Anjoukoak 1271n Epiroko Despoterriaren albaniar lurraldeak konkistatu zituenean, Albaniako Erresuma edo Regnum Albaniae ezarri zuen.[1] Ofizialki, Siziliako Erresumaren protektoratua besterik ez zen eta Karlos Anjoukoak hurrengo urteko otsailean bere burua «Albaniako errege» izendatu zuen. Erresuma Durrës inguruko eskualdetik Ohrid-eko aintziraraino zabaldu zen eta kostaldetik hegoaldean zegoen Butrinteraino. Eremua egungo Albaniaren parekoa zen.

Napoliko erregeak Konstantinoplarantz jo baina ez zuen Berat hartu. Laster, bizantziar kontraerasoa agertu eta angevindarrek 1281ean atzera egin zuten.

1283an Karlos Anjoukoak Gilen II.a Villehardouingoa Albaniako erregeorde izendatu eta hau Durrësen kokatu zen.

Siziliar bezperek Karlos gehiago ahuldu zuten eta epiroarrek ia erresuma osoa bereganatu zuten, Durrës inguruko eskualdea izan ezik. Angevindarrek bertan eutsi eta 1368raino mantendu ziren, Karl Thopiak eskualde bereganatu arte hain zuzen ere. 1376an Nafarroako konpainiak Durrës hartu zuen baina hurrengo urtean Luis Nafarroakoa hil eta konpainia Petri IV.a Aragoikoaren esanetara bukatu zen.[2] 1392an Karlen semea zen Gjergj Thopiak hiria Veneziako Errepublikari eman zion.

Agintariak aldatu

Albaniako erregeak aldatu

Albaniako Erresumako jaunak aldatu

Durazzoko dukeak aldatu

  • Joan 1332–1336
  • Karlos 1336–1348
  • Joana 1348–1368
    • Luis 1366–1368 eta 1376, duke ezkontidea

Erreferentziak aldatu

  1. (Albanieraz) Anamali, Skënder; Prifti, Kristaq. (2002). Historia e popullit shqiptar në katër vëllime. Botimet Toena ISBN 978-99927-1-622-9..
  2. (Ingelesez) Setton, Kenneth M.. (1975). Hazard, Harry W. ed. A History of the Crusades, Volume III: The fourteenth and fifteenth centuries. Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press, 167–224 or. ISBN 0-299-06670-3..

Kanpo estekak aldatu